Jarduera sailkatuen lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsonengan edo ondasunengan sortu, edo ingurumenarengan eragin handiagoa duten jarduerentzat edo instalazio publiko zein pribatuentzat lizentzia (apirilaren 23ko 7/2012 Legeko II. A eranskina).

Jarduera abian jarri aurretik, informazioa jasotzeko kontsulta egin ahal izango da.

  • Lokalean egokitzapen obrak egitea beharrezkoa bada, aurretik obra egiteko lizentzia eskatu beharko da. Nolanahi ere, lizentzia beharrezkoa duten jarduera sailkatuentzat ezin izango da obra lizentzia eman aurretik jarduera lizentzia ez badute.
  • Lokala margotu, argiak aldatu eta horrelako txukuntze lanak egiteko ez da baimenik behar.

NORK ESKA DEZAKE?

Ireki aurretik Jarduera sailkatuen lizentzia behar duten merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisikok edo juridikoak, edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskumena duen profesionalak idatzitako proiektu teknikoa, honako edukiarekin:

  • Memoria bat, paper eta digital fomatuetan:
    • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak: Azaldu ea berria edo berrikuntza den, edo, berria ez izatekotan, legeztatzea den.
    • Jardueraren deskribapena: helburua eta garapen edo ekoipenaren berezko teknikak, makinak, erregaiak, higiene instalazioak… eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasuneta eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
    • Lokalaren deskribapena: Eremuuak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta zatizkoak erabileren arabera; sarbideak, lokalaren kokapena eraikinaren barruan eta eraikinarekiko komunikabideak.
    • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskripzio eta ezaugarri teknikoak eta lokala aireberritu edo girotzeko instalaziorik jartzekotan, halakoen ezaugarriak.
    • Aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzea: Hirigintzako Udal planeamendua, udal ordenantzak, irisgarritasuna, kode teknikoa, sanitate araudiak, eta abar.
    • Indarrean dauden xedapenetan (industria-segurtasuna, berariazko araudiak bete behar dituzten instalazioen kasuan: instalazio elektrikoa; instalazio termikoa; gas-instalazioa; etab.) aurreikusitako instalazioen, makinen eta abarren baimenak eta zerbitzu-eskaintzak.
  • Planoak:
    • Lokalaren eta eragindako eraikinaren kokapena.
    • Lokalak jarduera hartzen duen eraikinean duen kokapena (1:2000 eskala edo antzekoa; 1:5000 gutxienez).
    • Eragindako lokalaren kokapena, mugakide dituen etxebizitza eta pabiloiekiko (1:500 eskala edo antzekoa).
    • Goitiko bista, aurretiko bista eta sekzio mugatuak:
    • Lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren eta egoera berrituaren planoak (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzekoa).
    • Lokala osatzen duten gelen banaketa eta erabilerak, kotak eta eremuak ere azalduta (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzekoa).
    • Instalazioak: aireztatzea, girotzea, makineria, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, argindarra... (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzeko eskala irakurgarria).
    • Goitiko bista eta sekzio mugatuak (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzekoa).
    • Guneen eta erabileren altuerak erakusten dituzten sekzioak.
    • Sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.
    • Eragindako fatxadak, oraingo egoeran eta berritu eta gero (1/50 eskala edo antzekoa).
    • Jardueraren ezaugarrien arabera egoki izan daitezkeen beste plano batzuk.
  • Fatxaden argazkiak
  • Proiektua idatzi duenaren prestakuntza teknikoa edo gaitasun profesioanla egiaztatuko duen agiria, baldin eta proektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.

JARDUERA MARTXAN JARRI AHAL IZATEKO:

Jarduera instalatu eta egokitu ondoren, interesdunak aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko du eta honako agiriak aukeztu beharko ditu:

  1. Jardueraren aurrekomunikazioa egiteko agiria.
  2. Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioa bat datorrela aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituela ingurumenarekiko araudiek ezarritako betebehar guztiak eta bestelako araudiak.
  3. Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan Alta.
  4. Suteen kontrako babes-instalazioen mantentze kontratua.

Agiriak aurkezten diren egunetik aurrera jarri ahalko da martxan jarduera.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0221 - Jarduera lizentzia
      0m2 tik 100m2 ra667,59 €
      101m2 tik 500m2 ra1468,93 €
      501m2 tik 1000m2 ra2448,21 €
      1000m2 tik gorakoak3264,27 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hirigintzako txostena
      2. Jendaurrean ikusgai jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean,eta bizilaguneai pertsonalki jakinaraztea.
      3. Osasun-administrazioari bidaltzea, arauzko txosten loteslea egin dezan.
      4. Eusko Jaurlaritzako ingurmen-organoari bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezarri ditzan.
      5. Txosten teknikoa eta juridikoa egitea.
      6. Alkatetzaren ebazpena.
      7. Interesdunari jakinaraztea

      Jarduera martxan jarri aurretik egin beharreko izapideak:

      1. Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea
      2. Udal teknikariak ikuskapen-bisita egitea
      3. Tasa likidatzea
      4. Jarduera erregistroan jasotzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OBRA ETA ZERBITZUAK - OBRA ETA ZERBITZUAK

      OHARRAK

      Oro har, kasuan kasuko lizentzien (industriakoak, hirugarren sektorekoak, ekipamenduetakoak, eta abar) xede diren erabilerak edo jarduerak ezartzeko lizentziak iraungi egingo dira, udalaren aurretiazko deklaraziorik behar gabe, jarduerak geratu eta lokala hamabi (12) hilabetez baino gehiagoz ixten bada, eta, dena dela ere, baja ematen bada Ekonomia Jardueren gaineko Zergan.

      Lizentzia bat iraungitako lizentziatzat jotzen denean, beste lizentzia bat eskatu beharko da jarduerari berriz ekiteko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)