Jardueren aurretiazko komunikazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera sailkatuen lizentzia eskuratzea derrigorrezkoa ez den kasuetan (apirilaren 23ko 7/2012 legeko II.B. eranskina), merkataritza, ostalaritza, lantegi txikiak edo zerbitzu jarduerak abian jartzeko, horien sustatzaileak bere datuak eta gainontzeko agiriak udalari jakinaraziz aurkezten duen idatzia.

Jarduera abian jarri aurretik, informazioa jasotzeko kontsulta egin ahal izango da.

Lokalean egokitzapen obrak egitea beharrezkoa bada, aurretik obra egiteko lizentzia eskatu beharko da. Lokala margotu, argiak aldatu eta horrelako txukuntze lanak egiteko ez da baimenik behar.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren aurrekomunikazioa aski duten merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisikok edo juridikoak, edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskumena duen profesionalak idatzitako dokumentazio teknikoa, honako edukiarekin:

  • Memoria bat, paper eta digital fomatuetan:
    • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak: Azaldu ea berria edo berrikuntza den, edo, berria ez izatekotan, legeztatzea den.
    • Jardueraren deskribapena: helburua eta garapen edo ekoizpenaren berezko teknikak, makinak, erregaiak, higiene instalazioak… eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasuneta eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
    • Lokalaren deskribapena: Eremuuak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta zatizkoak erabileren arabera; sarbideak, lokalaren kokapena eraikinaren barruan eta eraikinarekiko komunikabideak.
    • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskripzio eta ezaugarri teknikoak eta lokala aireberritu edo girotzeko instalaziorik jartzekotan, halakoen ezaugarriak.
    • Aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzea: Hirigintzako Udal planeamendua, udal ordenantzak, irisgarritasuna, kode teknikoa, sanitate araudiak, eta abar.
    • Indarrean dauden xedapenetan (industria-segurtasuna, berariazko araudiak bete behar dituzten instalazioen kasuan: instalazio elektrikoa; instalazio termikoa; gas-instalazioa; etab.) aurreikusitako instalazioen, makinen eta abarren baimenak eta zerbitzu-eskaintzak.
  • Planoak:
    • Eragindako lokalaren kokapena, mugakide dituen etxebizitza eta pabiloiekiko (1:500 eskala edo antzekoa).
    • Lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren eta egoera berrituaren planoak (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzekoa).
    • Lokala osatzen duten gelen banaketa eta erabilerak, kotak eta eremuak ere azalduta (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzekoa).
    • Instalazioak: aireztatzea, girotzea, makineria, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, argindarra... (1/50 edo 1:100 eskala, edo antzeko eskala irakurgarria).
    • Guneen eta erabileren altuerak erakusten dituzten sekzioak.
    • Eragindako fatxadak, baldin eta aldatzen bada, oraingo egoeran eta berritu eta gero (1/50 eskala edo antzekoa).
    • Jardueraren ezaugarrien arabera egoki izan daitezkeen beste plano batzuk.
  • Fatxaden argazkiak
  • Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioa bat datorrela aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituela ingurumenarekiko araudiek ezarritako betehar guztiak eta bestelako araudiak.
  • Baimen sektorialak, hala badagokio.
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan Alta.
  • Suteen kontrako babes-instalazioen mantentze kontratua.

*Lokala edo eraikina katalogatutako eraikinen eta elementuen zerrendan egonez gero, eragindako eraikina babesteko araudia betetzen dela egiaztatzen duten agiriak ere aurkeztu beharko dira.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0222 - Irekierako aurretiazko jakinarazpena
      0m2 tik 150m2 ra255,50 €
      151m2 tik 500m2 ra511,00 €
      500m2 tik 1000m2ra1.533,00 €
      1000m2tik gorakoak2.555,00 €

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aldez aurreko jakinarazpena eginda, interesatuak jarduera ireki dezake, betiere bere ardurapean.
      2. Obrak egin behar badira, aurrez obra lizentzia eskatu beharko da aldez aurreko jakinarazpena egin aurretik.
      3. Behin ardurako deklarazioa egin eta jarduera ireki ondoren, ikuskapena egingo da, eta hala badagokio, disziplinako eginkizunak jarriko dira abian, eta arau hauste larriak izanez gero, jarduera ixtera ailegatu arte.

      Udal tramiteak:

      • Alkatetzaren ebazpena jarduerari dagokion tasaren kitapenarekin.
      • Tasaren kitapena
      • Jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OBRA ETA ZERBITZUAK - OBRA ETA ZERBITZUAK

      OHARRAK

      Oro har, kasuan kasuko lizentzien (industriakoak, hirugarren sektorekoak, ekipamenduetakoak, eta abar) xede diren erabilerak edo jarduerak ezartzeko lizentziak iraungi egingo dira, udalaren aurretiazko deklaraziorik behar gabe, jarduerak geratu eta lokala hamabi (12) hilabetez baino gehiagoz ixten bada, eta, dena dela ere, baja ematen bada Ekonomia Jardueren gaineko Zergan.

      Lizentzia bat iraungitako lizentziatzat jotzen denean, beste lizentzia bat eskatu beharko da jarduerari berriz ekiteko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)