Plan partziala edo berezia izapidetzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hirigintza planeamenduko tresna bat da eta Plan Orokorrak lurzoru urbanizagarri modura zehazturiko sektore edo urbano zehazturiko area jakin bat xehe-xehe antolatzea du xedea.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalei dagokie, berez, baina beste edozein pertsona fisiko edo juridikok ere sustatu dezake

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

E101 Eskaera orokorra

Memoria informatiboa-justifikatiboa (Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 68.a. artikuluan xedatutakoa jasoko da bertan).

Informazio planoak.

Antolamendu xehatuaren planoak

Egikaritzea antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterketa.

Plan orokorreko arauak garatzeko hirigintza-arauak.

Ekonomia eta finantzen aldetik duen bideragarritasunaren azterketa.

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatutakoari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0232 - Hirigintza kudeaketako beste espediente batzuk - Planeamendu agiria
      Plan berezia3463,13 €
      Xehetasun azterlana3463,13 €
      Hiritartze proiektua3463,13 €
      Hirigintza jarduketen proiektuak824,91 €
      Birpartzelatze proiektuak2.292,02 €
      Hirigintza partzelatzeak346,20 €
      Hirigintza kontsulta eta zedulak139,54

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Udalak, ofizioz, hasi dezake edo norbanakoak eskatuta

      Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.

      Hirigintza Batzordearen irizpena.

      Gobernu Batzordearen ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, jarritako baldintzekin.

      Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei txosten sektorialak eskatzea

      Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.ibarra.eus argitaratu, 20 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko.

      Alegaziorik balego, plana idatzi duen taldearen txostena.

      Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.

      Hirigintza Batzordeareno irizpena eta Udalbatzaren akaordioa, plana behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena eskatzaile eta eragindako interesdunei.

      Plana Foru Aldundira igorri, Erregistroan gordailatu dezaten.

      Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.ibarra.eus webgunean.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)