Lursail bat banantzeko lizentzia eskuratzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lursail bat banantzeko lizentzia eskuratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Proposaturiko lursail bereiztea eta oinarri duen planeamenduko zehaztapenei behar bezala egokitzea zuritzen duen eta, era berean, jatorrizkoa izandako finkaren eta bereizi ondoren gertatu diren lursailen azalpena egingo duen txostena.

Jabetza agiria edo, halakorik ez balitz, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, zeinean aditzera eman behar diren ukituriko finken gaineko eskupekotasunari buruzko inguruabar guztiak, zamen egoera eta horien idazpen-datu oinarrizkoen azalpena.

Egungo egoeraren planoa, partzelaren mugak grafiatuta dituena, eta hala badagokio, eragiten dioten hirigintza zehaztapenak ere bai. Partzela mugakideen jabeak zein diren ere adieraziko da

Eskala berean egindako lur zatikatze planoa eta gaur egungo planoari dagozkion baldintza orokorrak.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0231 - Hirigntza txostenakizapidatzea
      Finka-normalizazioak209,25 €
      Birzatitzeko proiektuak2.292,02 €
      Desjabetze proiektuak: onuraduna herri administrazioa ez denean.958,73 €
      Ofiziozko aurri aitortzarako espedientea773,95 €
      Xehetasun azterketak2500,19 €
      Hirigintza-partzelazioak75,05 €
      Hirigintzako zedulak117,23 €
      Hirigintzako kontsultak84,63 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea

      Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

      Txosten tekniko eta/edo juridikoa

      Eskabidea onartzeko edo ukatzeko erabakia

      Interesatuari jakinaraztea

      Tasak likidatzea

      Partzelazioa bada, egintza formalizatzen duen dokumentu publikoa Udaletxean aurkeztu beharko da lizentzia ematen denetik hiru hilabeteko epean. Baldintza hori ez bada betetzen, lizentzia iraungi daiteke.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

      OHARRAK

      Oro har, lurzatiketaren ondorioz, kasu bakoitzean bereiztetik ateratzen diren finken gutxieneko azalera gutxieneko labore-unitatearen adinakoa izango da, hau da, hektarea 1

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)