Aurri deklarazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikin bat aurri egoeran deklaratzeko prozedura hastea. Aurriak Administrazioaren bidez ofizioz abiaraz daitezke (udal zerbitzu teknikoen txosten baten ondorioz), edo interesdunak hala eskaturik

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria. (LOTURA)

Ordezkariaren ahalordetzea, berak aurkeztu ez gero eskaera.

Higiezinaren identifikazio datuak, jabetzako eskritura, katastro ziurtagiria eta kokapen planoa

Aurri egoeran dagoela esateko arrazoia edo arrazoiak

Egoiliarren harremana edozein dela ere duten edukitza titulua, eta egonez gero, higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrak.

Eskumeneko fakultatibo batek eginiko ziurtagiria; dagokion Elkarte Ofizialaren oniritzia, aurri egoeraren eskaera zer arrazoitan oinarritzen den jasotzen duena, higiezinaren egoera urbanistikoaren aipamen berezia egiten duena, eta hala badagokio, duen babes-maila adierazten duena; finkaren solairuaren edo solairuen planoak, azaleren indikazioarekin eta behar bezala mugatuta; eraikinaren eraikuntza urtea edo egindako zaharberritze edo handitze lanen datak, bai eta eraikinak egoiliarrentzat eta hirugarrenentzat segurtasun baldintzak betetzen dituen ala ez.

Deskribatutako kalteen ondorioz, eraikinean hartu diren segurtasun neurrien deskribapena eta seinalizazioa barne hartzen dituen memoria, edo hala badagokio, neurriak ez hartzeko arrazoiak.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      0231 - Hirigntza txostenakizapidatzea
      Finka-normalizazioak209,25 €
      Birzatitzeko proiektuak2.292,02 €
      Desjabetze proiektuak: onuraduna herri administrazioa ez denean.958,73 €
      Ofiziozko aurri aitortzarako espedientea773,95 €
      Xehetasun azterketak2500,19 €
      Hirigintza-partzelazioak75,05 €
      Hirigintzako zedulak117,23 €
      Hirigintzako kontsultak84,63 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea edo txosten teknikoa igortzea (ofiziokoa bada)

      2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea

      3. Txosten tekniko edo juridikoa

      4. Aurri espedientea abiaraztea

      5. Pertsona interesdunei jakinaraztea.

      5. Ikuskapenaren bisita eta txostena osatzea

      6. Pertsona interesdunei entzuteko izapidea. 20egun.

      7. Perituaren txostena igortzea

      8. Alegazioak egiteko epea irekitzea

      9. Alegaziorik balego, Arkitektoaren txostena eta, alegazioak onartuz gero

      10. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak

      11. Aurri egoeraren deklarazioa, edo aurri egoera ezarena.

      12.Lizentziak izapidetzeagatik dagokion tasa ordaintzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)