Igogailuak jartzeko obra lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitzan igogailua jartzeko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten jabekideen elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta. Galdetegirako esteka.
  • Oinarrizko proiektuaren bi ale eskudun teknikariak sinatua (ez da beharrezkoa bisatzea).
    • Agiri hau aski da obra lizentzia eskuratzeko, baina obra hasi aurretik eskudun teknikariak sinaturiko eta dagokion elkargo ofizialak bisaturiko gauzatze proiektua aurkeztu beharko da.
  • Proiektua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin

Kasu guztietan, paperean aurkezturiko aleez gain, proiektuaren kopia digital bat (1) entregatuko da. Udal-baimena jaso ahal izateko berregokitu eta osatu egin behar bada proiektua, aldaketa horiek jasota dauzkan beste kopia bat ere entregatu beharko da.

Kopia digitala honako irizpide hauetara egokitu beharko da:

Proiektua, bere osotasunean, PDF formatoan, bisatuta.

NON ESKATZEN DA?

          Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
        • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
          San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        0212 - Obra handien lizentziak. Tasa
        Aurrekontua <12.000,00 €426,10 €
        12.000,01 € < aurrekontua> 100.000,00 €625,04 €
        Aurrekontua > 100.000,01 €852,20 €
        131 - Eraikuntza,instalazio edo obra mota
        Obra txikiak4,50 %
        Obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak4,75 %
        Ustiategiak dituzten baserriak berritzea2 %
        Ustiategiak dituzten nekazaritza edo abeltzaintza eraikinen eraikuntza berriko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
        Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirik ez duten baserriak berritzeko obrak4,75 %
        Apattaerrekako industria-eremuko obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak5 %
        Etxebizitzak eraikitzeko obrak Berriak3 %
        Traba arkitektonikoak ezabatzeko eta igogailuak instalatzeko obrakSALBUETSITA - EXENTAS

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Lizentzia eskaera aurkeztea, proiektu teknikoarekin batera.
        2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
        3. Udal Arkitektoaren Txosten Teknikoa
        4. Eraikuntzaren lokalik partzialki okupatu edo jarduketetan eragina izan ez gero, 20eguneko epean jendaurrean jarriko da, eragindako guztiei jakinaraziko zaie eta iradokizun eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.
        5. Alkatetzaren ebazpena iradokizunei erantzun emanez eta obra lizentzia emanez, baldintzatuz edo ukatuz. (Jakinarazpenarekin batera Obra Handiko Lizentziaren Baldintza Orokorrak jasotzen dituen orria bidaliko da).
        6. Interesdunei jakinaraztea.
        7. Obra lizentziaren tasaren likidazioa.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, Bide publikoa okupatzeko lizentzia fitxan adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

        * Lanak hasi aurretik obra hondakinak egoki kudeatuko direla bermatzeko fidantza jarriko da.

        *Obra amaitzerakoan ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

        obra amaieraren ziurtagiria

        behin betiko likidazioa

        Hondakinen kudeaketa egokia egin dela egiaztatzeko azken txostena

        Igogailuaren instalazioa abiaraztearen jakinarazpenaren kopia.

        (Azken hau Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak sailean aurkeztu behar da.)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)