Obra handietako lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikuntza berri, handitze edo berritze obrak (etxebizitzak, industria pabiloiak...) burutzeko obrak egiteko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko-juridikoak, edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta.
  • Proiektuaren bi ale eskudun teknikariak sinatua eta dagokion elkarguak bisatua: bat paperean eta bestea digitala, tenikariak elektronikoki sinatuta.

Kopia digitala honako irizpide hauetara egokitu beharko da:

  • Proiektua, bere osotasunean, PDF formatoan, bisatuta.

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      131 - Eraikuntza,instalazio edo obra mota
      Obra txikiak4,50 %
      Obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak4,75 %
      Ustiategiak dituzten baserriak berritzea2 %
      Ustiategiak dituzten nekazaritza edo abeltzaintza eraikinen eraikuntza berriko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
      Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirik ez duten baserriak berritzeko obrak4,75 %
      Apattaerrekako industria-eremuko obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak5 %
      Etxebizitzak eraikitzeko obrak Berriak3 %
      Traba arkitektonikoak ezabatzeko eta igogailuak instalatzeko obrakSALBUETSITA - EXENTAS
      0212 - Obra handien lizentziak. Tasa
      Aurrekontua <12.000,00 €426,10 €
      12.000,01 € < aurrekontua> 100.000,00 €625,04 €
      Aurrekontua > 100.000,01 €852,20 €
      0214 - Obra lizentziaren tasaAPATTA industrialdea
      Aurr.> 3.005,06 €34,30 €
      3.005,06 < aurr. < 6.010,12 €69,03 €
      6.010,12 < Aurr.< 30.050,61 €346,21 €
      30.050,61 < Pto < 120.202,42 €681,47 €
      120.202,42 < Pto.< 721.214,52 €3602,37 €
      721.214,52 < Pto.<3.005.060,52 €7203,64 €
      Pto > 3.005.060,52 €10804,91 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Lizentzia eskaera aurkeztea, proiektu teknikoarekin batera.
      2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
      3. Udal Arkitektoaren Txosten Teknikoa
      4. Hirigintzako Batzorde Informatzailearen irizpena.
      5. Gobernu Batzarraren akordioa lizentzia ematea , baldintzatzea edo ukatzea. (Jakinarazpenarekin batera Obra Handiko Lizentziaren Baldintza Orokorrak jasotzen dituen orria bidaliko da).
      6. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
      7. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa. (Obren azken aurrekontua hasierako proiektuan jasotakoarekin bat ez badator, likidazio berri bat egingo da Lehenengo Okupazio lizentzia onartzen duen akordioan.)

      Eraikuntza berriaren lerrokadurak eta sestra lerroak finkatu behar dituen eraikuntza berriko obra bat bada, hauek ere bai:

      1. Kordel botatzearen eskabide erregistroa, agiri teknikoekin eta lizentzian eskatzen diren aurretiazko baldintzak beteta. Normalean hauek:
      2. Fidantzen edo abalen ordainketa
      3. Udalari obretako zuzendariaren eta arkitekto teknikoaren izendapenez jakinaraztea
      4. Hitzordua jartzea in situ egiaztapenerako
      5. Sinadura eta akta ematea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

      OHARRAK

      Obrak egiteko laguntza bitartekoak (hesiak, aldamioak, edukiontziak) instalatzeko baimena horretara bideratutako inprimakian eskatu behar da, sail arduradunak ezarritakoari jarraiki. Ikusi “obretako laguntza bitartekoen instalazioa: hesiak, aldamioak, zangak" gaiari buruzko izapideak.

      Obrak amaitutakoan, Lehen Erabilera eskatuko da. Ikusi “1. erabileraren lizentziarekin” lotutako izapideak

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)