Lehen okupazio lizentzia: erabilera industrialerako eraikuntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Industria eraikin baten obra handiko lizentzia baten amaierako izapidea da eraikuntza berri edota handitu edo berritutako eraikinetan egitura aldatzen den kasuetan.

Lizentzia onartzeko beharrezkoa da eraikuntza berria edota handitze edo berritze lanak proiektu teknikoan eta emandako obra handiko lizentzian jasotako baldintzen arabera burutu direla egiaztatzea eta eraikinak betetzen dituela segurtasuneko eta osasuneko baldintza tekniko guztiak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obra amaierako agiriak:
    • 1.Okupaziorako Lizentzia eskaera inprimaki normalizatuan.
    • Obra-zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria.Ale bat inprimatua eta beste bat kopia digitala., PDF formatuan , bisatua.
    • Obraren amaierako likidazioa.Ale bat inprimatua eta beste bat kopia digitala., PDF formatuan , bisatua.
    • Obra amaierako agiria.Ale bat inprimatua eta beste bat kopia digitala., PDF formatuan , bisatua.
    • Eraikinaren fatxada guztien argazkia.
    • Kalitate Kontrolaren Ziurtapena.
    • Behe-tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria. (E.Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila)
    • Behe-tentsioko instalazioa zerbitzuan jarri dela egiaztatzen duen agiria.
    • Barruko ur-instalazioen proba-ziurtagiria. (E. Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila).
    • Suteen aurkako babeserako instalazio berriak abian jarri izanaren jakinarazpena Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailari
    • Obra Berriaren Aitorpenaren eskritura.
    • Hiri-kontribuzioan alta emanda dagoela dioen adierazpena.

( Proiektuan jasotakoaren arabera osatu beharko da zerrenda)

NON ESKATZEN DA?

          Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
        • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
          San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        0215 - Lehen erabilera edo erabilera lizentziaAPATTA
        Eraikin eta instalazioak orokorrean, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan lorturiko lizentziaren gainean ezarritako %.15 %

        EOIZ zerga: Obraren amaierako aurrekontuaren behin betiko likidazioa egingo da, behin-behineko eta hasierako aurrekontuarekiko aldaketarik egon bada.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Lehenengo Okupaziorako lizentzia eskaera, behin obrak amaituta.
        2. Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea.
        3. Bisitarako hitzordua finkatzea
        4. Udal Arkitektoaren txostena egiaztatuz eraikitze, handitze edo berritzeko obrak proiektu teknikoan jasotakoaren eta lizentzian agindutakoaren arabera burutu direla.
        5. Alkatetzaren Ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa Lehenengo Okupaziorako lizentzia onartuz.
        6. Interesdunari jakinaraztea lehengo okupaziorako Lizentzia tasen likidazioa eta, azkeneko aurrekontua eta hasierako proiektuan jasotakoa bat ez badatoz, Eraikuntza, Instalazio eta Obra Zergaren behin betiko likidazioa
        7. Hala balegokio, gordailatutako bermeak itzultzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzordea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Hasierako proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan baditu obrak burutu diren garaian, Lehenengo Okupazio lizentzia eskatu aurretik, aldaketa horiek egiaztatzen dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da, aldaketa horiek onartuak izan daitezen eraikina okupatzeko baimena eman aurretik.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)