Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten eraikin guztiek eta birgaitzeko, energia eraginkortasuneko eta irisgarritasuneko laguntza publikoak eskatu dituztenek Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) aurkeztu beharko dute Udaletxean, EAEko erregistro bakarrean sartzeko eta bizitzeko edo eraikinaren erabilera eraginkorra egiteko oinarrizko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Eraikin baten jabe den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren Txostena *PDF eta *.XML formatuan paper eta CD euskarrian aurkeztuko dira

Aipaturiko kopia honako hauek osatuko dute:

  1. Formatu digitalean, Eusko Jaurlaritzak sortutako EITri buruzko aplikazio informatikoaren bidezko esportazioan sortutako .zip fitxategia erantsita.

Pdf formatuan, ikuspenean jasotako eduki osoa bilduta, EITri erantsitako dokumentuak barne (aplikazioak zuzenean sortzen ez dituenak)

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Derrigorrezko ikuskaritza teknikoak dakarren kostu ekonomikoa ikuskaritza egitera behartuta dauden pertsonek (higiezinaren jabeak edo jabekideen erkidegoak, kasuan kasuan) ordainduko dute.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1-Dokumentazioa erregistratzea
      2-Bulego Teknikoak EITa berrikustea
      3-Dokumentazioa edo akatsak zuzentzea
      4-Irizpena ikusita, Udalak jabeei gutuna bidaltzea, honako hau adieraziz:

      • Beharrezko edo gomendagarritzat jotzen diren konponketa, ordezkapen, zaharberritze edo/eta birgaitze, kontserbazio eta mantentze lanak kontratatu eta egikaritu behar diren ala ez
      • Komunitateak jasotako irizpena gorde, eta baldin badu, Eraikinaren Liburuko erregistroan gehitu beharko du, bai eta dagozkion lanen eta konponketen dokumentazioa ere.
      • Komunitateak EITaren txostenaren datan ez badu Eraikinaren Libururik eta ez badago behartuta eraikinaren birgaiketa egitera, urtebeteko epea izango du Eraikinaren Erabilera eta Mantentze Plan bat izateko.

      5-EITan adierazitako lanak egindakoan, Komunitateak EITan hautemandako hutsuneen konponketen ziurtagiria aurkeztu beharko du
      6-Udalak Eusko Jaurlaritzari bidaliko dizkio EITko dokumentazioa eta hautemandako hutsuneen konponketen ziurtagiria, EITaren Erregistro Bakarrean sartzeko

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HIRIGINTZA - HIRIGINTZA

      OHARRAK

      • Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasuneko lanak egiteko laguntza publikoak eskuratzeko asmoa duten eraikinetako titularrek EITa egin beharko dute laguntzari dagokion eskabidea formalizatu baino lehen, eraikinaren antzinatasuna edozein dela ere.
      • Lanak adierazitako epearen barruan egiten ez badira, ohartaraziko da Udalak hertsapen isunak jarri ahal izango dituela, bai eta gastu horiek Komunitateari sorospidez betearazi eta gerora jasanarazi ere
      • www.euskoregite.euskadi.eus webguneak EAEko bizitegi eraikin guztiei buruzko informazioa eskaintzen du: eraikuntza urtea, EITa aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa
      • EITak IV. Edo V. mailak zehaztu dituenean EITa aurkeztu eta hiru hilabete igarotzerakoan ERABILERA ETA MANTENTZE PLANA paperean zein formatu digitalean aurketu beharko da, baldin eta lehenago ez bada aurkeztu.
      • I., II. eta III. maila guztiak zuzendu beharrekoak badaude, ERABILERA ETA MANTENTZE PLANA zuzenketa-ziurtagiriarekin bat aurkeztuko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)