Zuzkidurako etxebizitzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibarrako gazteei, aldi baterako, gurasoengandik independiza tze ko aukera ematea eta bide batez beraien lehen etxe-bizi tza izateko aukera susta tzea.

Eskaera motak:
9.2.1. Logela bakarreko etxe bizitzentzako eskaera.
9.2.2. Bi logeletarako etxe bizi tzen tzako eskaera (kolektibo bereziak) (ikus 10. art).
9.2.3. Mugikortasun mugatuko per tso nen tzat egokitutako etxe bizitzentzako eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten gazteak

8.1 Ibarrako herrian erroldaturik egotea, derrigorrezkoa izango da, honako baldintzetan:
8.1.a.Azken urte osoan Ibarran erroldaturik izatea eta ohiko etxebizitza bertan izatea.
8.1.b.Azken bost urteetatik gutxienez hiru urtetan Ibarran erroldatua egotea eta ohiko etxe bizi tza bertan izatea.
8.2.Behin etxe bizitzaren maizterra izendatzen denean, honek etxe bizi tza ohiko etxe bizi tza bezala erabili beharko du eta bertan errolda tze a derrigorrezkoa izango da.
8.3.Ezinbesteko adina: 18 urte beteak izatea eta 36 urte

bete gabe izatea, esleipena egin zaiola erabaki tzen duen Alkate dekretuaren egunerako.
8.4. Kontratatzeko gaitasuna izatea.
8.5. Bizikideen diru-sarrerak guztira urtean 3.000 euro eta
39.000 euro bitartekoak izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

9.3. Eskaerarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa:
9.3.1. Ibarrako udalak jarritako eredu formalizatua eta sinatua.
9.3.2. Eska tzai learen NANaren fotokopia.
9.4. Eskaerak aurkeztu ondoren, esleipena egiteko (Ibarrako udalak jakinaraziko dio eska tzai leari) honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
9.4.1. Bizikideen Pertsona Fisikoen Gaineko Errentaren azken aitorpenen kopiak. Per tso na fisikoen Gaineko Errentaren aitorpena egitera behartuta ez daudenek legeak onar tzen duen edozein modutara egiazta di tza kete beren diru-sarrerak (Ogasunaren ziurtagiria non obligaziorik ez duela adierazten den eta eska tzen diren diru-sarrera gu txi engoak ingresa tzen dituela egiazta tzen duen dokumentua).
9.4.2. Etxebizitzan biziko diren familia unitateko kideen NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          0351 - Gizarte larrialdia eta babespeko etxebizitzakHileko tarifa
          65 urte baino gehiago, pertsonako153,43 €
          65 urte baino gehiago, pertsonako eta bakarreko logelan186,47 €
          Logela partekatua178,05 €

          4.1.1. Etxe bizi tza bakoi tze ko (bere trastelekua eta garajea
          barne) ordaindu beharreko hileko kanona kalkula tze ko per tso -
          naren edo bizikide tza unitatearen diru-sarrerak kontuan hartuko
          dira. Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIa kontuan hartuz.
          Kanonean barneratuko da derrigorrez:
          — Etxebizitzaren kostua.
          — Garajearen kostua.
          — Trastelekuaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaerak Ibarrako udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira eta sarrera zenbakia eman beharko zaie (sarrera erregistro zenbakia kontuan hartuko da itxaron zerrendetan lehentasuna ezartzeko orduan).

          Etxebizitzak libratzen diren heinean, Ibarrako udala harremanetan jarriko da itxaron zerrendako hurrengoarekin, eta orduan aurkeztuko beharko du dagokion dokumentazioa

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Zinegotzi ordezkaria

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Informazio gehaigorako kontsultatu araudia: GAO-BOG 151.zkia 2018-08-07

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)