Laguntza teknikoak (laguntzako produktuak) eta ingurune fisikoaren egokitzapena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

erbitzuaren helburua eguneroko bizitzako jarduerak egiteari dagokionez autonomia pertsonala eta beren kasa balia daitezen ahalbidetzea da. Helburu hori izanik:

Dauden laguntzako produktuei buruzko informazioa eta orientabidea ematen du, baita irisgarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzkoa ere.

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren laguntzako produktu berreskuragarriak lortzen laguntzen du, mailegu-sistemaren bitartez.

Ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak egiten ditu, eta horri esker etxebizitzaren irisgarritasun-maila eta pertsonak haren barruan izango duen autonomia-maila hobetzea ahalbidetuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoan erroldatuta egotea eta eskaera egiten denean, Ibarran erroldatua egotea.

% 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.

Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.

Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.

Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.

Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.

Eskatzen denaren aurrekontu xehatua.

Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan:

Aurreko urteko errenta aitorpena.

Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten dirusarreren egiaztagiriak

Kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan laguntza-produktu berreskuragarrien kasuan.

          Berreskuragarri ez diren laguntza-produktuen gastuak eta ingurune fisikoa egokitzeko lanak Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dituzte. Erabiltzaileek duten gaitasun ekonomikoaren arabera kopuru bat ordaintzen dute.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          Kasu batzuetan Foru Aldundiko teknikariek etxeetara urbilduko dira orientazioka egitera.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Laguntza teknikoa (laguntza-produktua): autonomiarako mugak prebenitu, konpentsatu, arindu edo ezabatzeko produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, merkatuan lehendik dagoena edo berariaz fabrikatua. Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) izan daitezke:

          berreskuragarriak, onuradun batzuek batak bestearen ostean erabili ahal izateko modukoak direnean eta lekuz aldatzeko modukoak direnean garraioa beste kosturik gabe. Berreskuragarriak diren laguntza teknikoak hornidura-zerbitzuen edo aldi baterako lagapenen bidez emango dira.

          berreskuraezinak, beren ezaugarriak direla-eta eskualdatu ezin direnean eta, ondorioz, onura eskatzaile bakar bati edo, salbuespen gisa, aldi berean hainbati dakarkienean. Berreskuratu ezin diren laguntza teknikoez baliatzeko modua laguntza horiek bermatzeko laguntza ekonomikoak esleituz bermatu ahal izango da.

          Ingurune fisikora egokitzea: arkitektura-oztopoak ezabatzeko modua emango duten obrak diseinatu eta gauzatzea eta erabiltzailearen ohiko bizilekuan egokitzeak egitea. Zerbitzua eman ezin denean, laguntza ekonomikoen bidez bermatuko dira ingurune fisikoan egin beharreko egokitzeak.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)