Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa eskaera LPPE

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko honen xedea da mendekotasuna duten pertsonen autonomia errazteko kontratatzen diren laguntzaile pertsonalen kontratazio gastuak ordaintzen laguntzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta haiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona baten zaintzapean daudenek. Zaintzailea Gizarte Segurantzan alta emanda egongo da, edo hitzarmen bidez emango zaio alta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Zaintzailearen NAN edo AIZ, eta enpresaren IFZ, hala badagokio.

Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.

Desgaitasuna badu edo adingabekoa bada, familia-liburua edo epailearen tutore-izendapena.

Laguntza pertsonala emango duen zaintzaile edo enpresarekin sinaturiko kontratua edo aurrekontratua.

Pertsonal laguntzaileari dagokionez, Pertsonei arreta soziosanitarioa ematea etxean lanbide kualifikazioa izatea (2004ko otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa), edo behin benikeo habilitazioa.

Zaintza profesionala ematen dutenei dagokienez, Gizarte Segurantzaren arloan finkatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria.

Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen zenbakia.

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Forul Aldundiak bere gain hartzen du dirulaguntzen ordainketa.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
          2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
          3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Mendekotasuneko prestazio ekonomiko atala: Tlf.943112700

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)