Larrialdietarako aldi baterako ostatu-zerbitzuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Intentsitate baxuko laguntza-zerbitzua da. Berehalakoa ez den ostatua eskaintzen die iraupen laburrerako egonaldia behar duten pertsonei zein bizikidetza unitateei (gehienez 3hilabete): hondamendia, sutea, uholdea eta eraikuntza gaitasungabetzen duten antzeko fenomenoak, familia gatazka larrien ondorioz edo beste gizarte egoera baten ondorioz alojamendurik ez izateagatik. Era berean, alojamendua eskaintzen die etxeko indarkeria egoeratik errekuperatu eta hori gainditu behar dutenei, betiere babes neurriak behar ez badituzte.
Egungo plazak 8 dira eta honako helburuak lortu nahi dira:
- Ostatua eskaintzea eta egoera baloratzea, aholkularitza eta informazioa eskaintzea pertsona edo familiarentzat lagungarri izango diren baliabideei buruz. Hori guztia egoera gainditu eta adosten den esku-hartze prozesuan laguntzeko asmoz.
- Etxebizitza normalizatua edo baliabide egokia eskuratzeko prozesuan laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

- 18 urtetik gorako pertsonek eta, hala badagokio, horien mende daudenek eta normalean eskatzailearekin bizi direnek.
- Ibarran edo kasua bideratzen duen udalerrian erroldatuta dauden eta bertan bizi direnek.
- Gizarte Zerbitzuetako teknikarien balorazioaren baitan alojamendu hau eskeintzea egokia dela proposatzen duten pertsonek.
- Eguneroko bizimoduaren zereginak gauzatzeko osasun laguntza edo hirugarren pertsona batzuen laguntza behar ez dutenek, eta jarrera gorabeherak, kontrolatu gabeko gaixotasun mentala edo gaixotasun infekto-kutsakorra ez dutenek.
- Gizarte bazterkeria larria jasaten ez duten pertsonek edo babesgabetasun larria ez duten familiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aldez aurreko hitzordua kasua baloratua ahal izateko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Infdarkeria matxistaren in¡guruo kasuetan, biktimek ez dute ezer ordaintzen

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- Hirigintza Sailari informatu udal etxebizitza erabiltzeko beharraz, eta ostatuan sartzeko giltza aktibatzeko eskaera egin.
          2.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
          3.- Diruzaintza-Dirubilketa Sailari jakinarazi, erabiltzaileei tasa likidatu diezaieten.
          4.- Pertsona bizitokira lagundu, idatziz informazioa eman funtzionamendu arauei buruz eta, egoki bada, bertan bizi diren gainerako pertsonak aurkeztu,...
          5.- Egoera baloratu, esku-hartze plana ezarri eta plana egikaritu.
          6.- Esku-hartzearen eta etxebizitzaren bizikidetza-arauen betetze mailaren jarraipena. Esku-hartze plana zein bizikidetza arauak bete ezean, bidezko neurriak ezarriko dira.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzordea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)