Gizarte Ongizateko Funtseko Pentsioa (GOF)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldizkako izaera duen prestazio ekonomikoa da, adinagatik edo ezintasunagatik lanik gabe egonik oinarrizko premiak asetzeko diru-sarrerarik ez dutenentzat.

Bi mota daude:

zahartzarokoa

desgaitasunagatik jasotzen dena

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek bete behar dira:

Orokorrak:

Legezko egoitza izan eta Ibarran erroldatuak egotea.

Bakarrik biziz gero, urtean 2.098,04 euro baino gutxiagoko sarrerak izatea.

Eskaria egin duena familia-unitate bateko kide bada, unitate horren per capita errenta 2.098,04 baino txikiagoa izan behar da.

Zahartzarorako pentsioa:

65 urte eginak izatea.

Baliaezintasuneko pentsioa:

16 urtetik gora eta 65 urtetik behera izan.

% 45etik gorako desgaitasuna izan onartua eta puntuazio bat lana lortzeko zailtasunaren baremo espezifikoan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…

Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Ez dagokio