Gizarte larrialdietarako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ekonomia prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerak saihesteko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, eta gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.

Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.

18 urte beteak izatea.

Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.

Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…

Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…

Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

Diru-laguntza eskaerarekin harremana duten dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak eta Eusko jaurlaritzak bere gain hartzen dute dirulaguntza hauen ordainketa.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.

          Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzordea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)