Desgaituek aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaituek aparkatzeko txartel eskaera, hartarako adierazitako lekuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran erroldaturik egonik honako kasu hauetakoren batean daudenak:

Desgaitasun egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoek, eta %33ko desgaitasunera iritsi gabe onartua dutenak ezintasun iraunkor erabatekoa, edo baliaezintasun handia, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:

Mugikortasun murriztua dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.

Begi hoberenean 0,1 zuzenketarekin bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.

Mendekotasun-egoeran dauden eta aurreko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.

Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak mugikortasun murriztuko baremoan mugikortasun mugaren bat badutela iritzitakoak.

3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).

Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Desgaitasun ziurtagiria

Interesdunaren argazki txiki bat, txartelerako.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago desgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan behar da.

          Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.

          Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)