Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera (ZLPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izaera pribatuko egoitza batean (Eguneko Zentroa edo Egoitza Iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa da, zentro publiko edo itunpeko baten itxaron-zerrendan hiru hilabete daramaten eta mendekotasuna duten pertsonei bideratua.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
Mendekotasun handia duen (I, II. eta III gradukoak) (fitxa ikusi) eta Eguneko Zentro edo Egoitza Iraunkor publiko edo itunpeko batean sartzeko itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatenek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Enpresa homologatuak zerbitzuaren eskaintza pribatua egiaztatzea (kontratua, alta Gizarte Segurantzan...). Bestela, onartu ondoren eskatuko da hori aurkezteko, ordaindu ahal izateko.

Zerbitzu eskaintza pribatuarengatik ordaindutako azken faktura.

Zerbitzua jasotzen duena ezindua bada eta 18 urte baino gehiago baditu, tutorearen izendapenaren agiria.

Prestazioa jasotzeko kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Foru Aldundiak bere gain hartzen du dirulaguntza hauen ordainketa.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)