Euskadiko teleasistentziaren zerbitzu publikoa (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Teleasistentzia gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea.

Bere etxean telefono linea izatea.

Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Teleasistentziarako eskabidea

Teleasistentziarako osasun fitxa

Gizarte txostena

Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia.

Eskatzailearen osasun-txartela.

Osasun-fitxa, dekretu honen I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaiona. Familia-medikuak beteko du fitxa hori, eskatzailearen osasun-egoera, eta, hala badagokio, patologiei buruzko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak jasota.

Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da.

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du ( 4€/hileko), edo salbuespena eskatu, bere diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino txikiagoak badira.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera igortzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)