Kotizazio gabeko pentsioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erretiro adinean edo baliaezintasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.

Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalitatean, izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.

Bi modalitate daude: Desgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

Ibarran erroldatua egotea.

Desgaitasunagatiko pentsiorako:

Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.

Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea. Bost urte behar dira eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurreaurrekoak izan behar dute.

% 65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea.

Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

Erretiroagatiko pentsioa

Gutxienez 65 urte edukitzea.

Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik eta pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.

Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

Bestelako osagarriak ere jaso daitezke, beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarrera txikiak edo/eta ohiko etxebizitza alokatutakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredu normalizatuan
2.- NAN-AIZ indarrean: eskatzailearena eta honekin batera bizi diren 14 urtetik gorako senideenak. KGPrako kontutan hartuko diren senideak: ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak.
3.- Famili liburua.
4.- Azken nominak, lan egiten duten eskatzaile eta senideenak.
5.- Autonomoak: aurtengo dirusarreren aurreikuspenaren aitorpen bat, iharduera ekonomikoa duten eskatzaile eta senideenak.
6.- Alokairutik datozen dirusarreren frogaririak, edo atzerriko dirusarrerenak, eskatzaile eta senideenak.
7.- Bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia, non ageri den eskatzailea kobratzeko kontuko titularra dela.
8.- Dibortziatuak edo legez bananduak: dibortzioko sententzia eta hitzarmen arauemailea.
9.- Judizialki ezgaitutakoak: tutela nork duen zehazten duen agiria.
10.- Atzerritarrak edo atzerrian jaiotakoak baina nazionalitate espainola dutenak:
- Estatuan erresidentzia legala izandako epeen ziurtagiria, Extranjeriak emandakoa.
- Atzerriko dirusarreren frogaririak edo horrelakorik jaso ez izanaren zinpeko aitorpena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen balorazioa.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)