Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea. Egoitzak gune irekiak dira; bertan, arreta osoa eskaintzen zaie mendekotasun-mailaren bat duten eta egoera pertsonala, familiarra edota soziala direla-eta beren eguneroko bizitzan uneoro laguntza behar duten adineko pertsonei.

Gipuzkoako edozein zentrotan eska daiteke plaza. Erabilgarri dauden plazen arabera erantzungo dira eskaerak.

NORK ESKA DEZAKE?

65 urtetik gora duten, mendekotasuna duten eta Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsonak izan daitezke, autonomoak nahiz mendekoak, baldin eta eguneroko bizitzako jarduera batzuk edo guztiak egiteko laguntza behar badute.

65 urtetik beherakoak edo pertsona autonomoak ere onar daitezke, norbanakoaren egoera pertsonalen-gatik edo sozialengatik adineko pertsonen kolektibo horrekin parekatu litezkeen kasuetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.

Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria.

Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne).

Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzu honek koordainketa du.

          Eskatzailearen ekarpen ekonomikoa, bere ahalmen ekonomikoaren araberakoa da ( amaitutako urteko abendauren 31ko ondare eta errenta)

          Ikus legedia

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetzeko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Gutxienez II maila eskatuko da menpekotasun balorazzioa eta RAI delako txostenean gaitzat hartu behar du eskatzailea.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)