Etxez etxeko laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza- eta prebentzio-izaerako zerbitzu bat da, eta mendetasun-egoeran edo mendetasun -arriskuan dagoen erabiltzaileari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza bat eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede. Arreta pertsonala jasotzen dutenek edo mendekotasun-arriskuan daudenek soilik lortu ahal izango dute etxeko arreta.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileak izan daitezke: Ibarran erroldatuak daudenak eta, autonomia galtzearen ondorioz, beren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko, oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenak, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra. Zehazkiago:

Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.

Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonak.

Honako familia talde edo pertsona hauek:

Zama gehiegi duten familia edo pertsonak.

Harreman gatazkatsuak dituztenak.

Gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak.

Gaixotasun fisiko edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…

Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…

Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Orduko prezioa honako irizpideei jarraiki zehazten da:

          Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetzaunitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Haien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.

          Zerbitzuaren kostua.

          Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.

          Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, kobrantza egin dezan.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzordea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

          Zerbitzuko erabiltzaileek, botiken erabilera optimizatzeko, Ibarrako udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmena erabil dezakete.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)