Eguneko zerbitzua edo zentroa autonomia mugatua izatetik datozen beharrei erantzuteko. Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren ahalik eta maila hoberenari eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, prebentzioko, gaikuntzako eta asistentziako prestazioen bitartez. Prestazio horiek gaitzera eta gaitasunak garatzera bideratuta daude autonomia pertsonala lortzeko eta komunitate-ingurunean parte hartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibarran erroldatuta dauden eta, benetan, bertan bizi diren pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bi eskaera aurkezten den dataren aurreko biak izan behar dira.

Betekizun espezifikoak:

18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.

%33tik gorako desgaitasuna izanik mendekotasuna onartua dutenentzat.

Buruko gaixotasun kronikoa edo buru-nahasmendu larri eta luzea dutenentzat, buru-osasunaren sare publikoak artatzen dituenak.

Baliabiderako gaitzat hartua egotea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.

Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza froga-tzen duen dokumentazioa.

Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria.

Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.

Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          Ebazpena aldekoa balitz, GFAko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko lioke.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)