Aldi baterako egonaldi programak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldi baterako egonaldia eskatzea, mendekoak diren edo desgaitasunen bat duten adineko pertsonek behar duten zaintza jasoko dutela bermatzeko eta haien familiei eta zaintzaileei behar duten atsedenaldia emateko, bai eta etxean zaintzen jarraitzea eragotzi eta zaintza birplantearaz dezakeen beste edozein gertakizuni erantzuteko ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Egoitza-plazetarako, RAI sistemaren aldeko dependentzia balorazioa izatea baliabidera bideratzen duenizarte-txostena desgaitasunen bat izatea.

Ibarran erroldatuta egotea.

Ez izatea, aldi batez, etxean egoteko behar duten laguntza-sarea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.

Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.

Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ezarri beharreko tasa foru arauak xedatzen duenari egokituko zaio.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetzeko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Eskatzailearen ezaugarrietara egokitutako plaza libreren bat dagoen ala ez kontuan izanik onartuko da bertan sartzea.

          Epe bereziak Eguberrietan, Aste Santuan eta udan.

          Eskatzaileak hilabeteko egonaldia du urtean zehar. Gutxieneko egonaldia, astebeteko izan behar du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)