Educadores de calle - Programa socio-educativo en medio abierto

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hainbat arrazoi direla medio (gizarte arazoak, familiartekoak, pertsonalak...) krisi egoeran dauden gazteei zuzendutako egitasmo komunitario bat da. Hezitzailea den profesional batek emandako laguntza eskaintzen zaie, beren gaitasunak garatzen eta arazoak gainditzen lagunduko dietenenak. Horretarako, beharrezkoa balitz, komunitateari zuzendutako beste programa edo baliabidetara bideratuko lituzkete.

Egitasmo hau 2012az gero dago abian, Gizarte Zerbitzuetako lansailak butzatuta. Gaur egun, lokal bat dute Azkue auzoan

NORK ESKA DEZAKE?

11-18 urte bitarteko gazteak edo beraien senitartekoak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Ibarra Udaleko Gizarte Langilearekin eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          El programa no tiene coste.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Balorazioa egin eta, kale hezitzaile eskuetan uzten da gaia.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Kasuak honela iritsi daitezke: gazteak hala eskatuta, beraien gurasoek hala eskatuta edo ta ikastetxeak deribatuta.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)