Desgaitasunaren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den desgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da Desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasun iraunkorren bat duten pertsonak, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatuak eta tratatuak.

Atzerritarrek bizileku baimena izan beharko dute eta pasaportea Europar Batasuneko atzerritarrek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NAN edo/eta familia liburua.

Osasun txartela.

Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).

Espezialisten mediku-txostenak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte-langilearen txostena/proposamena.

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          Aldundiak hitzordua jarriko dio interesdunari mediku-kontsultara joan dadin Balorazio Unitateko geletara (Andoain), eta ondoren ziurtagiria bidaliko zaio etxera.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Hiru balorazio baremo-mota hartzen dira kontuan elbarritasuna eta haren maila baloratzeko orduan:

          Desgaitasun-maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) elbarritasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.

          Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea (HPL baremoa).

          Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (mugikortasun baremoa).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)