Indarkeria matxistaren biktima direnentzako laguntza-programa: ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Genero-indarkeriaren emakume biktimek laguntza jasotzeko eskubidea dute, baldin eta errenta-maila jakin bat badute eta lana lortzeko zailtasun bereziak badituzte, adina, prestakuntza orokorra edo bereziaren falta eta beste gorabehera sozial batzuk direla eta.

Genero-indarkeriaren biktimentzat baliabide ekonomikoak bermatzea da helburua, horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizun hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza, babesagindua, Fiskaltzaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean:

Genero-indarkeriaren biktima izatea.

Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino gutxiagoko errenta izatea hilean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta.

Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.

Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.

Biktima babesteko agindua edo, modu ezohikoan, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.

Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.

Eskatzaileari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.

Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.

Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.

Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Gizarte zerbitzuak
    San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala
    9:00 - 14:00 (astelehenetik ostegunera)
    943670415 - gizarte@ibarra.eus

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskariak Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzara bidaliko dira. Eusko Jaurlaritza.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

          OHARRAK

          Ordainkizuna ordainketa bakarrean egingo da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)