Ibarrako Gizarte Zerbitzuetako arloko entitate eta elkarteentzako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hurrengo kolektibo hauen jarduera eta programetarako diru-laguntzak: haurrak, gazteak, emakumea, ezinduak, hirugarren adina, gutxiengo etnikoak , espetxeratu ohiak, toxikomanoak, iragaitzazko bidari, garapen bidean dauden herrialdeak eta Gizarte Zerbitzuen laguntza behar duen beste edozein talde.

Urteko deialdian lau lerro hauek jasotzen dira:

Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzak.

Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten pertsona edo entitateei diru-laguntzak

Jubilatuen elkarteei diru-laguntzak

Genero berdintasunaren arloan irabazi asmorik gabe diharduten talde eta elkarteei diru-laguntzak

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintzak betetzen dituzten entitate eta erakundeak:

  1. Legez eratuak egotea.
  2. Ibarrakoa izatea eta jarduketa eremua Ibarrako udalerria izatea, gizarte zerbitzuekin edo osasun zerbitzuekin lotura izatea. Gipuzkoako entitateak ere izan daitezke onuradun baldin eta beren arteam Ibarrako bizilagunak baldin badaude eta Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten badute.
  3. Irabazi asmorik ez izatea.
  4. Helburuak lortzeko behar besteko egitura izatea , beharrezko eskarmentua egiaztatuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Memoria: diru-laguntza eskatzen deneko programa edo jarduera bakoitzeko memoria bat aurkeztu beharko da. Halaber, egindako jardueren memoria eta emaitzen balorazio ere aurkeztuko dira.
  2. Memoria ekonomikoa: Ekitaldian eginiko gastuaren memoria. Diru-laguntza eman deneko gastuaren jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ibarrako Udaletxea
    San Bartolome plaza 2 20400 Ibarrako Udala
    8:00 - 14:00
    943 671138

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aprobación de la convocatoria por parte de la comisión de servicios sociales.
        2. Aprobación de la convocatoria por parte de la Junta de Gobierno.
        3. Publicación en el BOG
        4. Apertura del plazo de presentación de solicitudes.
        5. Presentación de solicitudes y documentación
        6. Valoración de solicitudes
        7. Aprobación en Servicios sociales de la relacion de solicitantes.
        8. Aprobación de la Junta de Gobierno.
        9. Orden de pago de Intervención con el importe aprobado.
        10. Notificación a los interesados.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzordea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA - GIZARTE POLITIKAK, POLITIKA FEMINISTA, ANIZTASUNA

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)