Premiamenduzko aurkako probediantzearen aurkako errekurtsoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Premiamendu-probidentziaren kontrako errekurtsoa da.

Premiamendu probidentzia: borondatezko epealdiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura da

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        Correoseko bulegoetan, erregelamenduak adierazten duen moduan:
      • San Bartolome kalea, 2. 20400 Ibarra
        San Bartolome kalea 2 20400 Ibarrako Udala

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa
      2. Ebazpena
      3. Jakinarazpena pertsona interesdunari

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      OGASUNA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      Premiamenduzko probidentziaren aurka agertzeko ondoko arrazoiak onartuko dira soilik:

      • Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidearen preskripzioa.
      • Borondatezko epean zorra atzeratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskatzea, edo zerga-bilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
      • Likidazioa ez jakinaraztea.
      • Likidazioa deuseztatzea.
      • Premiamendu-probidentziaren edukian zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duen akats edo hutsegitea.

      * Errekurtsoa jartzeak soilik ez dakar premiamenduzko prozedura etetea. Inpugnatutako probidentziaren exekuzioa automatikoki etenda geratuko da interesdunak eskatuta, baldin eta probidentziaren zenbatekoa bermatzen bada.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki , fitxategi honetan jasotako datu guztiak Ibarrako udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Eskabide hau zure borondatez eta baimenez egin da, eta Udalak erantzungo dio zuk eskaturiko tramitea egoki burutzeko. Edonola ere, edozein unetan baliogabetu dezakezu baimen hori. Beraz, udalak gordeko du baimen hori zuk baliogabetu arte edo eman zen helbururako baliogabe izan arte. Datuak tratatzeko, berriz, Ibarrako udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko , baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko. Edozein unetan interesdunak eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta trataera nahiz eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, eskaera egin behar dio Ibarrako udaleko Datuen Babeserako delegatuari (San Bartolome plaza 2, 20400 Ibarra) edo helbide elektroniko honetara mezua bidali (dbo@ibarra.eus) bietan honako hau idatziz: ?Gaia: DBLO eskubideak? eta bere nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsiko du, gai honen inguruko araudia betez. Pertsonak ikusten badu bre eskubideak ez direla behar bezala errespetatu gai honen arloko eskumena duen agintariizara jo dezake (Datuen babeserako agentzia www.aepd.es)