Kirol patronatuko abonuen tramitazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Olaizaga Kiroldegiko eta Mintxeta kirol instalazioetako hainbat ekipamendu eta zerbitzu dohainik erabiltzeko aukera ematen du (abonu modalitatearen arabera). Abonuak familiakoak edo norbanakoak izango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek.

Familiako abonatuen onuradunak:

  • Ezkontideak.
  • 18 urtez beherako seme-alabak edo diru sarrerarik ez duten 18 urtez gorakoak, 22 urte arte.
  • Etxebizitza berean erroldatutako izatezko bikoteek familiako abonua egin ahal izango dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kirol Patronatuko abonua egiteko:

  • NANaren fotokopia.
  • Familia liburua.
  • Abonu familiarrentzako familia osoaren errolda egiaztagiria edo familia liburua.
  • Ordainketa helbideratzen bada bankuko titulartasunaren agiria, eta horrela ez bada, transferentziaren ziurtagiria.
  • Jubilatuek Osakidetzako Osasun Txartel Indibiduala (OIT) edo bestelako egiaztagiriren baten fotokopia.
  • Langabetuek: inolako prestaziorik jasotzen ez dutenek.
    • Lanbide: inolako prestaziorik jasotzen ez dela adierazten duen egiaztagiria.
    • SEPE: inolako prestaziorik jasotzen ez dela adierazten duen egiaztagiria.
    • Gipuzkoako Foru Aldundia: inolako prestaziorik jasotzen ez dela adierazten duen egiaztagiria.
    • Gizarte Segurantza: inolako prestaziorik jasotzen ez dela adierazten duen egiaztagiria.
  • Pertsona ezgaituek Osakidetzako Osasun Txartel Indibiduala (OIT) edo bestelako egiaztagiri bat.
  • Argazkia.

Kirol Patronatuko abonua berritzeko:

  • Abonua berritzeko alta orria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Olaizaga Kiroldegia
    San Roke 1, ELGOIBAR
    7:00 etatik 22:00 etara astelehenetik ostiralera Larunbatak: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era ? Igande eta jai egunak: 9:00etatik 13:30era (urtarrilaren 1ean, abuztuan eta abenduaren 25ean itxita)
  • Mintxeta kirol instalazioa
    Azkue (San Roke) auzo z/g ELGOIBAR
    Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 22:00etara. ? Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara ? Igande eta jai egunak: 10:00etatik 13:00etara (uda denboraldian ordutegi berezia)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - ABONOAK
            URTEKOA. .
            Banakakoa<18 urtekoa123,00 €
            Banakakoa >18 urtekoa155,75 €
            Jubilatua>60 urteko136,00 €
            Ikaslea urteko130,00 €
            Familiarra urtekoa282,25 €
            Jubilatuak Familiarra urtekoa237,25 €
            Ezinduak urtekoa111,00 €
            Rokodromoa urtekoa65,50 €
            HILABETEKOA. .
            Banakakoa <18- Hilabetekoa34,75 €
            Banakakoa>18- Hilabetekoa44,00 €
            Jubilatua >60 Hilabetekoa39,00 €
            Ikaslea - Hilabetekoa36,00 €
            Familiarra Hilabetekoa78,25 €
            Familiarra Jubilatuak Hilabetekoa65,50 €
            Ezinduak Hilabetekoa30,75 €
            Rokodromoa Hilabetekoa17,00 €
            LAUHILEKOA. .
            Banakakoa <18 - Lauhilekoa74,25 €
            Banakakoa>18 - Lauhilekoa94,25 €
            Jubilatua >60 Lauhilekoa82,00 €
            Ikaslea Lauhilekoa77,75 €
            Familiarra Lauhilekoa169,75 €
            Familiarra Jubilatuak Lauhilekoa142,25 €
            Ezinduak Lauhilekoa66,75 €
            Rokodromoa - Lauhilekoa39,25 €
            SEI HILABETEKOA. .
            Banakakoa<18 sei hilabetekoa93,00 €
            Banakakoa > 18 sei hilabetekoa117,75 €
            Jubilatua > 60 sei hilabetekoa102,25 €
            Ikaslea sei hilabetekoa99,25 €
            Familiarra sei hilabetekoa211,00 €
            Familiarra Jubilatuak sei hilabetekoa177,25 €
            Ezinduak sei hilabetekoa82,50 €
            Rokodromoa sei hilabetekoa49,25 €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaturiko dokumentazioa zuzena dela ziurtatzea, eta horrela ez bada, interesatuari beharrezko agiriak etab eskatzen zaizkio.
            2. Zuzena bada alta eman eta sarrera baimena ematen zaio txartel bidez edo hatz markaz.
            3. Langabetuen hobaria jaso ahal izateko Udal Kirol Patronatuak ikuskatuko du dokumentazioa eta bere oniritziarekin alta emango da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDAL KIROL PATRONATUA - Udal Kirol Patronatua

            OHARRAK

            Udal Kirol Patronatuak Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailari inolako prestaziorik jasotzen ez dela adierazten duen egiaztagiria eskatuko dio.

            Abonuen modalitateak:

            • Hilabetekoak: hilabete naturala.
            • 4 hilabetekoak: Urtarriletik apirilera, maiatzetik abuztura, irailetik abendura.
            • 6 hilabetekoak: Urtarriletik ekainera, uztailetik abendura.
            • Urtekoa: Urtarriletik abendura.

            Abonuetan hobariak:

            • Jubilatuak.
            • Langabeak: inolako prestaziorik jasotzen ez dutenak.
            • Pertsona ezgaituak.
            • Ikasleak.

            Ordainketa:

            • Kirol Patronatuaren kontuan transferentzia egin behar bada, alta eman aurretik egin beharko da.
            • Abonua helbideratzen bada, alta eman ondorengo 15 egunetan pasatuko dira ordainagiriak.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak erasandakoaren onespenaz jasotzen dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ARRETA BULEGOAn.

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.