Jardueraren titulartasun aldaketa obrarik gabe

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera bat (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria...) eskualdatzea, hau da, aurreko titularraren ordez, jarduera eskatzaile berriaren izenean jarri izana jakinaraztea, beti ere obrarik egin behar ez baldin bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Aurretiazko komunikazioaren eredu normalizatua.
  2. Teknikari eskudunak egindako egiaztagiria (Ikus: Egiaztatze teknikoko ziurtagiria), jarduera edo instalakuntza proiektuari doitzen zaiola, eta halaber, bere garaian ezarritako neurri zuzentzaileak gaur egun betetzen direla egiaztatuko duena.
  3. Suteen kontrako babes-instalazioen mantentze kontratua.
  4. Osakidetzaren baimena, hala badagokio (janariekin zerikusia duten jarduerak: janari denda, taberna…).
  5. Tabernen kasuan, azterketa akustikoa, hala badagokio.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Jarduera-baimena emateagatik ezarritako tasa edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduerei ezarritako tasa %50 murriztuko da titulartasuna aldatzen den kasuetan.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Aurretiazko komunikazioa eta atxiki beharreko agiriak aurkeztea nahikoa da, eta horiek aurkezten dituen egunetik bertatik aurrera jarduera ireki ahal izango du sustatzeaileak. Hala ere, udaletxeak ebazpen bat emango du 2 hilabeteko epean.
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aurretiazko komunikazioa eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintzako teknikariak dagokion txostena egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, titulartasun aldaketa onartzeko edo dokumentazio gehiago eskatzeko.
        6. Kontu-hartzailetzak interesdunari dagokion tasaren likidazioa bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Gomendatzen dugu, titularitate aldaketarako eskatzen diren agiriak aurkeztu aurretik kontsulta bat egitea udaletxean, jakiteko ea lokal horrek beharrezkoak diren baimenak dituen eta irekitzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen.
        • Udalak diru-laguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeagatik (Ikus fitxa: Errotulo nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntzak)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.