Udalerriko Ikastetxeei “BIZITZARAKO PRESTAKUNTZA EUSKARAZ” programak egiten laguntzeko dirulaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerriko ikastetxeek Bizitzarako Prestakuntza Euskaraz egitasmoaren barruan egiten dituzten jarduerak eta proiektuak burutzen laguntzeko Elgoibarko Udalak emandako dirulaguntza izenduna da.

Ondorengo Udal sailen helburuekin bat egiten duten ikastetxeen jarduerak laguntzeko izango da: Sustapen Ekonomikoko saila, Hezkuntzak, Berdintasun saila, Ongizate saila, Euskara saila eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako saila.

NORK ESKA DEZAKE?

Indarrean dagoen aurrekontuan dirulaguntza izenduna onartuta duten udalerriko ikastetxeak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntzaren eskaera.

  • Eskaera orria, zinpeko aitorpena jasotzen duena. Zinpean honakoa aitortuko da: beste erakunde edo organismo batzuei eskatutako dirulaguntzak edo emandako gainerako dirulaguntzak, hala nola, bide pribatuetatik izandako diru-iturriak (ikasleek egindako ordainketak barne). Eta baita ere, dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko debekua ezartzen duten kausaren batean sartuta ez dagoela. Era berean, Ogasunarekin izandako zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta Udalarekikoak betetzen dituela. Azkenik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen artetik seigarrenak dioenari jarraiki, ez dagoela debeku legal batean edo desgaitasun kasuren batean sartuta.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean direla ziurtatzen duen dokumentuak atxiki behar zaizkio "eskaera orriari".

Abala aurkezteko epea.

  • Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 36.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, egiten den diru aurrerapena 30.000 eurotik gorakoa bada, ikastetxeak, aurreratuko zaion zenbatekoaren % 7aren pareko bermea jarri beharko du. Horretarako, indarrean dagoen legedian araututako gordailuak, abalak, kauzio-aseguruak, berme pertsonal eta solidarioak nahiz bermeen eskubide errealak aurkeztu ahal izango ditu Ikastetxeak.

Dirulaguntzaren zuriketa (ekaineko hirugarren asteazkena baino lehen).

  • Jardueraren edo proiektuaren garapena azaltzeko memoria, genero ikuspegia txertaturik (datuak sexuaren arabera bereizita azaldu beharko dira eta hizkera bera ere zainduko da). Memoria honetan arlo bakoitzeko helburuak betetzeko abian jarritako ekintzen berri emango da, hala nola, helmena eta ebaluaketa.
  • Dirulaguntza honen bitartez ordaindutako jardunak enpresa bat kontratatuz egiten direnean, enpresak prestatutako memoriaren kopia.
  • Egindako gastua egiaztatuko duten fakturak eta ordainketa egin izanaren agiriak. Alde horretatik, onartezinak izango dira legez ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten fakturak.
  • Egindako lana egiaztatzeko edo horren lekuko baliagarria izango den dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa (liburuxka, kartel, idatzi, argazki…). Dokumentazioan argi ikusteko moduan adierazi beharko da Elgoibarko Udalak diruz lagundu duela jarduera hori, eta horretarako, Udalaz gain, beste erakunde publiko baten laguntza jaso bada ere berdin jokatuko da.
  • Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren eta behin betiko gastuaren arteko aldearen arrazoia, alderen bat baldin badago.
  • Hezkuntza zentroko diru-sarreren eta gastuen behin betiko likidazioa (Hezkuntzak diruz laguntzen dituen zentroen kasuan bakarrik).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez dauka kosturik

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Txosten teknikoa egitea.

      Organo eskudunak ebazpena ematea.

      Erakunde interesdunei ebazpena jakinaraztea.

      Beharrezkoa den kasuan, dagokion abala eskatzea.

      Hitzarmena sinatzea.

      Dirulaguntzaren lehenengo zatiaren ordainketa egitea.

      Jasotako dirulaguntzak justifikatzeko txosten teknikoa egitea.

      Organo eskudunak ebazpena ematea.

      Emandako ebazpena jakinaraztea.

      Dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa ordaintzea, edo hala

      badagokio, justifikazio ezagatik, oker jaso diren zenbatekoak

      erreklamatzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarrak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      BERDINTASUNA - Berdintasuna

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: orokorra

      DBEB kodea:

      Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

      Aurreikusitako lagapenak:

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.