Jarduera bat irekitzeko aurretiazko adierazpena aurkeztea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera sailkatuen baimena eskuratzea derrigorrezkoa ez den kasuetan (apirilaren 23ko 7/2012 Legeko II.A. Eranskina), merkataritza eta ostalaritza jarduerak, lantegi txikiak edo zerbitzu jarduerak abian jartzeko, sustatzaileak Udalari aurretiaz adierazi beharko dio jarduera martxan jarri behar duela.

Lokala egokitzeko obrak egin behar badira, beharrezkoa den obra baimena eskatu beharko da aurrez.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Obra baimena eskatzeko:

  1. Eskaera-orriaren eredu normalizatua.
  2. Jarduera proiektua eta deskribapen-txostena (ale bat paperean), teknikari gaituak sinatua. Txostenean honako arlo hauek jasoko dira:
    • Jardueraren ezaugarriak.
    • Planoak (DIN-A4 neurrian tolestuak).
    • Obren aurrekontua.
  3. Proiektua idatzi duen pertsonaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatuko duen agiria, baldin eta proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu. Ahal bada, haren elkargo profesionalaren ziurtagiri bat ere aurkeztuko da.

(Ikus proiektua egiteko gida)

Jarduera martxan jartzeko (obrarik egiten ez bada):

  1. Aurretiazko adierazpenaren eredu normalizatua.
  2. Jarduera proiektua (ale bat paperean) eta proiektua idatzi duen pertsonaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatuko duen agiria.
  3. Teknikari gaituak egindako egiaztagiria (eredua), jarduera eta proiektua bat datozela, eta halaber, jarduerari ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatzeko.

Jarduera martxan jartzeko (obrak egin badira):

Obrak egin ondoren, aurreko atalean 1 eta 3 zenbakiekin adierazitako agiriez gain, honakoak aurkeztuko dira:

  1. Obra baimenean aipaturiko dokumentazio guztia.
  2. Obra Bukaerako Likidazioa, zergak eta tasak behin betiko kitatzeko.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        001 - ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA
        Obrarako materialaren aurrekontuari dagokiona.5 %
        Denda txiki, ostalaritza eta sortutako zerbitzu berrientzako.2,5 %
        Jarduera baten titularitate aldaketa dela eta, egin beharreko eraberritze obra merkataritzako jarduerarako bada.2,5 %
        Babes ofizialeko etxebizitzentzako2 %

        002 - A) Hirigintzako baimena: Exekuzio materiala
        Exekuzio materialaren aurrekontuarena0,70 %

        001 - Hirigintazako baimenak :Gutixeneko kuota
        Gutxieneko Kuota33,95 €

        002 - Jardueraren aurretiazko adierazpena behar duten jarduerak
        Jardueraren edo instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea
        -Biltegi jarduerak :. .
        100m2 arte1.649,50 €
        500m2 arte1.926,45 €
        1000m2 arte2.203,40 €
        2000m2 arte2.568,25 €
        2500m2 arte2.877,95 €
        2500 m2-tik gora3.468,65 €
        .. .
        - Industria arloko jarduerak eta lantegiak:. .
        100 m2 arte1.649,50 €
        300m2 arte1.788,50 €
        .. .
        - Ostalaritza eta jolas alorreko jarduerak. .
        Jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta antzekoak1.922,35 €
        2 taldeko Kafetegiak eta tabernak1.649,50 €
        Kafetegiak, dastalekuak, izozkitegiak e.a.1.222,30 €
        Bestelakoak1.222,30 €
        .. .
        - Abeltzaintza arloko jarduerak. .
        Azienda Larriko 20 Unitatera arte552,90 €
        .. .
        - Bestelako jarduerak. .
        100 m2 arte245,25 €
        300m2 arte734,80 €
        300m2-tik aurrera, 10 m2-ko gehitu behar dena3,05 €
        .. .
        *Tarifaren murrizketa, titularitatea aldatzen baldin bada.50 %
        300 m2 -tik beherako jardueren titularitatea aldatzen baldin bada, ez da inolako tasarik aplikatuko. .

        Hobariak: Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (6.artikulua)

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Obra baimena emateko:

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroan eskaera zigilatzea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea obra baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesatuari jakinaraztea.
        7. Interesdunari obrari dagokion zergaren eta tasaren likidazioa bidaltzea.

        Jarduera martxan jartzeko:

        1. Aurretiazko komunikazioa eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroan eskaera zigiltzea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintzako teknikariak ikuskapen bisitaldia egitea eta dagokion txostena egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, jarduera abian jartzeko oniritzia emateko edo dokumentazio gehiago eskatzeko.
        6. Kontu-hartzailetzak interesdunari, aurretiazko adierazpenaren pean dagoen jarduera espedientea tramitatzeagatiko tasaren likidazioa bidaltzea, baita Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren likidazio osagarria ere, baldin eta obren behin betiko kostua eta hasiera batean aitortutako aurrekontua desberdinak izan badira.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Obraren ondorioz bide publikoa okupatu behar baldin bada, horretarako udal baimena eskatu beharko da (ikus fitxa: Bide publikoa obrako elementuekin okupatzeko baimena). Gainera, aldamioa edo garabia jartzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da.
        • Udalak diru-laguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeagatik (ikus fitxa: Errotulo nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntzak).
        • Instalazio baimena edo lizentzia behar duten jarduera sailkatuen zerrenda apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II.A. Eranskinean jasota dago. Zerrenda horretan ageri ez diren gainerako jarduerek aurretiazko adierazpenaren tramitea egin beharko dute.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Ez dagokio