Beste herrialde batzuetan gizarte lankidetza programak finantzatzeko eta honi loturiko gizarte sentsibilizaziorako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Beste herrialde batzuetan gizarte lankidetza programak finantzatzeko eta honi lotutako gizarte sentsibilizazioko laguntzak.

Gizarte lankidetza programetarako dirulaguntzen emakida programak, garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen egoera sozioekonomikoa hobetzea, eta baita elgoibartarren artean nazioarteko elkartasunaren balioa sustatzea du helburu.

Programen printzipio arautzaileak honakoak dira:
— Programen helburuek ekonomiaren eta gizartearen garapen orekatua bultzatuko dute, edo bestela, ondoren aipatuko diren arloetan oinarrituko dira: Osasuna, hezkuntza, gizartekintza, gizakien eta gizartearen eskubideen sustapena, demokrazia eta gizabanakoen nahiz taldeen eskubideak bultzatzea, baldin eta beste herrialdeetan egiten diren jarduera horiek, nolabait ere, iraunkorrak eta egonkorrak badira.
— Jardueraren onuradun den komunitatearen parte-hartzea eta prestakuntza sustatuko da, eta tokian tokiko erakundeen garapena ere bultzatuko da.
— Jardueraren onuradun diren biztanleek garapenerako eta gestiorako duten gaitasuna bultzatuko da.
— Kultura inposizioa baztertu, eta komunitate hartzailearen eta bertako ingurumenaren izaera errespetatuko da.
— Biztanle guztiek izan beharko dute, oro har, proiektuez baliatzeko aukera. Horrela bada, gizarte egoera ahulenean dauden sektoreen egoera kontuan hartu, eta haien aukeren garapena bultzatuko da.
— Proiektuaren onuradun diren kolektiboen eta Elgoibarko udalerriaren artean harreman solidarioak bultza tuko edo finkatuko dira.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

NORK ESKA DEZAKE?

.- Gobernuz kanpoko erakundeek edo instituzioek, irabazi asmorik izan ez eta legez eratuta daudenek eta egoitza edo ordezkaritza edota lankidetza iraunkorra Elgoibarren dutenek. Erakunde edo instituzio horien xedeek bat etorri beharko dute deialdi honen xede diren jarduerekin. Halaber, gaitasuna izan beharko dute diruz lagundutako jarduerei aurre egiteko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Elkartearen arduradunaren NANaren edo agiri baliokideren baten kopia
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria
  • Erakunde eskatzailearen estatutuak
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak (Gizarte Segurantza eta Ogasuna)
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren eta ordainagiriaren kopia

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Internet bidez:

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosterik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Txosten teknikoa egitea

          Organo eskudunak ebazpena ematea

          Pertsona/erakunde interesdunei ebazpena jakinaraztea

          Dirulaguntzaren lehenengo zatiaren ordainketa egitea

          Dirulaguntzaren zuriketari buruzko txosten teknikoa egitea

          Organo eskudunak ebazpena ematea

          Emandako ebazpena jakinaraztea

          Dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa ordaintzea, edo hala badagokio, justifikazio ezagatik, oker jaso diren zenbatekoak erreklamatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

          OHARRAK

          Zuriketa (4. eranskina)

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.