Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elkartegintza dirulaguntzen bitartez, Gizarte Ongizate Sailaren eskumeneko esparruan jarduerak bideratu eta gauzatzen dituzten erakundeentzako eta taldeentzako laguntza ekonomikoak ematen dira.

Zehatzago, ondorengo helburuak dituzten proiektuetarako eman ahal izango dira dirulaguntzak:
— Partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzea.
— Baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden giza taldeen prebentziorako, arretarako, sustapenerako eta giza talde horiek gizarteratzeko jarduerak edo proiektuak.
— Herritarrei informazioa emateko eta herritarrak sentsibilizatzeko proiektuak.

Proiektu hauek, oro har, biztanleei edo sektore jakinei zuzenduko zaizkie: Familiak; haur eta nerabeak; pertsona elbarrituak, mendekotasun egoeran daudenak edota gaixoak; gutxiengo etnikoak; etorkinak; preso ohiak, drogamenpekotasuna duten pertsonak; adinekoak eta gizarte arriskuan egonik, Gizarte Zerbitzuen laguntza behar duten talde guztiak.

Dirulaguntzak ematean bereziki balioetsiko da laguntzekoak izan daitezkeen gizarte esku-hartzearen arloko jardueretan aurrez aipaturiko jardueren arloekin loturiko zeharkako politiken ikuspuntu propioak gaineratzea.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

Dirulaguntzak eskatzeko 20 egun naturaleko epea izango da, deialdia GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

NORK ESKA DEZAKE?

Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Elkartearen arduradunaren NANaren edo agiri baliokideren baten kopia
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria
  • Erakunde eskatzailearen estatutuak
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak (Gizarte Segurantza eta Ogasuna)
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren eta ordainagiriaren kopia

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Internet bidez:

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosterik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Txosten teknikoa egitea

          Organo eskudunak ebazpena ematea

          Pertsona/erakunde interesdunei ebazpena jakinaraztea

          Dirulaguntzaren lehenengo zatiaren ordainketa egitea

          Dirulaguntzaren zuriketari buruzko txosten teknikoa egitea

          Organo eskudunak ebazpena ematea

          Emandako ebazpena jakinaraztea

          Dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa ordaintzea, edo hala badagokio, justifikazio ezagatik, oker jaso diren zenbatekoak erreklamatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.