Droga mendekotasun edo eta bestelako medekotasun psikologikoak izanik, tratamendua Elgoibarko udalerritik kanpoko zentroetan jasotzen duten personei, garraio gasturako dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Droga mendekotasun arazoak edo eta mendekotasun psikologikoak izanik, Elgoibartik kanpoko EAEko zentro publikoren edo itunduren batean tratamendua jasotzen duten pertsonentzako, garraioa ordaintzeko dirulaguntzak dira.

Deialdia GAO

Oinarriak

NORK ESKA DEZAKE?

a) Elgoibarren erroldatua egotea eskaera aurkezten den momentuan.

b) Adinez nagusia izatea. 18 urtetik beherakoa izanez gero, gurasoak edo legezko tutoreak izango dira laguntza eskatu behar dutenak.

c) EAEko zentro publikoren edo itunpeko zentroren batean, droga mendekotasunen edo beste mendekotasun psikologiko batzuei aurre egiteko tratamenduren bat egitea, gutxienez, eskabidea egin baino bi hilabete lehenago.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Diru-laguntza eskaera, Gizarte Zerbitzuetan eta Udalaren webgunean (www.elgoibar.eus) eskura daitekeen ereduaren araberakoa. I., II., eta III. eranskinak

2.- Eskatzailearen NANaren, IFZren edo pasaportearen fotokopia.

3.- Errolda- eta bizikidetza ziurtagiria. Dokumentu hori Udalak emango du ofizioz.

4.- Tratamendua egiten ari den zentroan emandako ziurtagiria. Agiri horretan, agerian utzi beharko da, gutxienez, 2 hilabeteko tratamendua egin duela. Horretaz gain, tratamenduan hasi zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaerari buruzko balorazioa egin beharko da.

5.- Bizikidetza unitatea osatzen duten kide guztien lan kontratuen fotokopiak eta azken nomina. Nominarik izan ezean, diru-sarreren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

6.- Langabezia-sariaren ziurtagiria, edo, jasotzen ez den kasuetan, hori adierazten duen ziurtagiria (Lanbide/langabezia-sariak).

7.- Lanbideko alta-agiria.

8.- Bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona guztien Gizarte Segurantzako Pentsioen egiaztagiriak, edo pentsiorik jasotzen ez bada, hori adierazten duen ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

            Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
          • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
            ELGOIBAR

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak hartzen du bere gain kudeaketa kostua

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gizarte langilearen balorazioa eta diagnostikoa egitea

          Txosten teknikoa egitea

          Organo eskudunak ebazpena ematea

          Interesdunei ebazpena jakinaraztea

          Zentrora joan izanaren egiaztagiria aurkeztu ondoren, dagokion diru kopuruaren ordainketa egitea

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.