Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomikoa da, mendekotasuna duen pertsona eguneko zentro edo egoitza publiko batean nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden pertsonek, I., II. eta III. graduko mendekotasuna dutenek edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 eta 100 puntu artean dituztenek, baldin eta egoitza zerbitzua edo eguneko arretako zerbitzu pribatua jasotzen badute eta plaza publiko bat eskuratzeko itxaron zerrendan badaude.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera normalizatua sinatuta eta sarrera erregistroko zigilua emanda.
  • Bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia (titularraren izenarekin).
  • Zerbitzu pribatua kontratatzeko sinatutako kontratua (egoitza zerbitzua edo eguneko zentroa).
  • Dibortzio-epaia eta hitzarmen arautzailea, dibortziatuta edo bananduta dauden pertsonen kasuan.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA