Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa -FIZPE-

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Prestazio ekonomikoa da, eta mendekotasuna duen pertsona harekin bizi den familia inguruneko zaintzaile batek zaintzeak sorrarazten dituen gastuak estaltzeko xedea du.

* Eskatu aurretik, derrigorrezkoa izango da Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da Udalaren Gizarte Zerbitzuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Elgoibarren erroldatuta dauden pertsonek, mendekotasuna dutenek (1. 2. edo 3. mailako), eta etxe berean bizi den senide baten zaintzapean daudenek.

Beharrezkoa da:

  • Zaintzailea 18 urtetik gorakoa eta mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoa izatea (3. mailara arteko ahaidetasuna edo odolkidetasuna izan beharko du).
  • Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea.
  • Prestazio hau egokia dela adieraztea, Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bidez.
  • Mendekotasunaren ondorioz eskaini beharreko arreta eta zaintza mendekoaren bizilekuan eskaintzea, eta horiek, mendekotasun graduaren eta mailaren arabera, egokiak izatea.
  • Etxebizitzak bizikidetza eta biziegokitasun baldintza egokiak izatea, arreta eta zaintza eskaintzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera normalizatua sinatuta eta sarrera erregistroko zigilua emanda.
  • Zaintzailearen NANa.
  • Hala dagokionean, legezko edo borondatezko ordezkaritza edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Zaintzaileak hartutako konpromisoen dokumentu sinatua
  • Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Dibortzio-epaia eta hitzarmen arautzailea, dibortziatuta edo banatuta dauden pertsonen kasuan
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA