Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko honen xedea da mendekotasuna duten pertsonen autonomia areagotzeko kontratatzen diren laguntzaile pertsonalen kontratazio gastuak ordaintzen laguntzea.

* Eskatu aurretik, derrigorrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako medekotasunaren balorazioa eskuratzea. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da Udalaren Gizarte Zerbitzuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Elgoibarren erroldatuta egonik, medenkotasuna duten pertsonak (I, II eta III gradukoa), haiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona baten zaintzapean daudenak.

  • Zaintzailea Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar da, eta Foru Aldundiak eskatutako lanbide kulifikazioa edo gaikuntza eduki behar du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera normalizatua sinatuta eta sarrera erregistroko zigilua emanda.
  • Bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia titularraren izenarekin
  • Dibortzio-epaia eta hitzarmen arautzailea, dibortziatuta edo banatuta dauden pertsonen kasuan.
  • Laguntzaile pertsonalarekin edo laguntza pertsonaleko zerbitzua ematen duen entitatearekin sinatutako kontratua.
  • Laguntzaile pertsonalaren NAN/AIZ agiriaren fotokopia (enpresaren bitartez kontratatzen bada, ez)
  • Laguntzaile pertsonalari eskatutako kualifikazioaren tituluaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.
  • Laguntzaile pertsonalaren baimena beste departamentutako fitxategiak kontsutatu ahal izateko (enpresaren bitartez kontratazen bada, ez).

,

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA