Indarkeria matxistaren biktima direnentzako laguntza programa: ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek laguntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea, baldin eta errenta-maila jakin bat badute, eta ustez, lana lortzeko zailtasun bereziak badituzte, adina, prestakuntza orokorraren edo bereziaren falta eta beste gorabehera sozial batzuk direla medio.

Helburua da baliabide ekonomikoak bermatzea genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako betekizun hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza, babes agindua, Fiskaltzaren txostenak edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriek indarrean dirauten bitartean:

  • Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  • Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik beherako errenta izatea hilean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta.
  • Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua bertan izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen egiaztagiriren bat.
  • Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.
  • Biktima babesteko agindua edo, salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.
  • Eskatzaileari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
  • Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.
  • Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA