Indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Osotasunean erantzuten diete gizarte eta hezkuntza-arloko esku-hartze premiei, arlo psikosozialeko esku-hartze premiei eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoaren arloko premiei, baita aholkularitza soziojuridikoaren arloko premiei ere, hain zuzen, tratu txarren egoeren eta sexu-askatasunaren aurka egin litezkeen ekintzen ondorioz gertatzen direnei, horiek zein esparrutan gertatzen diren kontuan izan gabe.

Zerbitzu motak:

Laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala emateko zerbitzua, tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimentzat.

Arreta psikosozialerako zerbitzua erasotzaileentzat, tratu txarreko ekintzen edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Elgoibarko udalerrian erroldatutakoek.

Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimek.

Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egileek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANa edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiria

Biktima egoera egiaztatzen duten agiriak, hala badagokio (egiaztagiriren bat izatekotan).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA