Mendekotasunaren balorazioa -MBB-

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dituztelako edo galdu egin dituztelako, mendekotasun egoeran dauden eta eguneko jarduerak egiteko, eta batez ere, nork bere burua zaintzeko laguntza behar duten pertsonen mendekotasun maila baloratzea.

Mendekotasunaren balorazioan graduak daude:

I. gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II. gradua: Mendekotasun larria: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III. gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Balorazio honen arabera pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak aitortuko zaizkio, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsona guztiek, espainiar nazionalitatea dutenek 5 urteko antzinatasunarekin . Antzinakotasunaren 5 urte horietako 2 eskaera egin aurrekoak izango dira. Eskatzailea Elgoibarren erroldatuta egon beharko da eskaera egiten duen momentuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANaren kopia.
  • Eskatzailea adin txikikoa bada, familia liburuaren kopia eta gurasoen NANaren kopia.
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren kopiarekin batera.
  • Ezintasunen bat izanez gero, eskaera interesdunaren izenean aurkeztu duen pertsonak duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Osasun-txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak idatzia, eredu ofizialaren arabera.
  • Osasun-txartela.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • 60.02 Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak bete dezan.
  • NON ESKATZEN DA?

              Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
            • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
              ELGOIBAR

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            2. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
            3. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaltzea, bertan izapidetua izan dadin.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

            OHARRAK

            • Informazioa baliozkoa izango da legea indarrean dagoen bitartean.
            • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailak onartu behar du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.