Desgaitasunaren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna baloratzen da, baita elbarritasun maila ere. Horretaz gain, elbarritasun maila berrikusten da, hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin delako. Balorazioaren ondorioz ematen den desgaitasun-mailari dagokion (ehunekotan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasuna %33koa edo hortik gorakoa izatea.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasunen bat duen pertsonak, baldin eta desgaitasuna, oro har, eskaera egin baino 6 hilabete lehenago diagnostikatu edo tratatu bada.

Elgoibarko udalerrian erroldatuta dagoen pertsonak.

Europar Batasuneko hiritarrek pasaportea indarrean izan beharko dute, eta gainerako atzerritarrek, bizileku baimena izan beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesdunaren NANaren kopia
  • Interesduna adin txikikoa bada, familia liburuaren kopia eta guraso baten NANaren kopia.
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da tramitea egiteko, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren kopiarekin batera.
  • Eskatzaileak legez aitortutako ezintasunen bat baldin badu, legezko ordezkariaren edota egitatezko zaintzailearen NANaren fotokopia aurkeztu beharko da, eta adingabea bada, familia-liburuaren kopia.
  • Osasun-txartela.
  • Osasun-txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak idatzia (eredu ofizialaren arabera). Ez da beharrezkoa izango txosten hori aurkeztea, baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiari berariazko baimena ematen bazaio informazio hori eskuratzeko.
  • Espezialisten mediku-txostenak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA