Mendekotasuna duten adineko edota desgaitasun egoeran dauden pertsonentzako aldi baterako egonaldia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea xede duen programa, familiek eta zaintzaileek atseden hartzeko, eta zainketen jarraipena oztopa dezakeen edo zainketak berraztertzera behar dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko.

Era berean, pertsona horien arreta ere bermatu nahi da, baldin eta pertsona horiek beroriek zerbitzu hori laguntza moduan aukeratzen badute, euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar bezala estaltzen ez dituzten premiak betetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Indarrean dagoen araudiaren arabera, mendetasun egoeran dauden adineko pertsona gisa edo desgaitasun egoeran dauden pertsona gisa aitortuta daudenak.
  • Eskaera egiten den momentuan Elgoibarren erroldatuta daudenak.
  • Aldeko orientazio-txostena izatea; izan ere, horren bidez zehaztuko da Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako baliabidea egokia den ala ez.

  • Zerbitzuan sartzeko behar den adina izatea:

    Nagusientzako egoitza-zerbitzuak: 65 urte izatea edota eskaria aurkezten den urtean adin hori betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANaren kopia
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da tramitea egiteko, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren kopiarekin batera.
  • Ezintasunen bat izanez gero, eskaera interesdunaren izenean aurkeztu duen pertsonak duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
            • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
              ELGOIBAR

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
            2. Gizarte langileak kasua balioestea.
            3. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari bidaltzea.
            4. Ebazpena aldekoa baldin bada, GFAko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko dio.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

            OHARRAK

            • Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.