Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoei -eta salbuezpenez I. mailako mendekotasuna dutenei- ohiko bizitokia edo bizitoki iraunkorra eta, hala badagokio, aldi baterako bizitokia eskaintzen dizkieten zentroak dira, baldin eta beren premiak ohiko ingurunean edo ostatu-alternatiba arinagoetan behar bezala bete ezin badituzte, intentsitate handiagoko babesak behar dituztelako. Zentro horietan arreta integrala eta jarraitua eskaintzen da.

Intentsitate handiko zentroak dira eta honako hauek bermatzen dituzte: a) zaintzaileen presentzia iraunkorra, eguneko 24 orduetan; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua; c) profesionalek osatutako diziplina anitzeko talde baten laguntza, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak dituena.

NORK ESKA DEZAKE?

65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean adin hori betetzea, edo desgaitasuna duten pertsonen kasuan, 60 urte izatea.

  • Elgoibaren erroldatuta egotea, eta estatuan gutxienez bost urtez bizi izatea, urte horietatik bi eskaera egin aurreko bi urteak izan beharko dira.
  • Mendetasun-egoeran dauden pertsonak (II. eta III. graduak eta, salbuespen gisa, I. gradua, aldundiek hala aurreikusten badute eta salbuespen hori preskripzio teknikoan behar bezala justifikatuta geratzen bada).
  • Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz ezarritako balorazio eta orientazio tresnaren bidez egindakoa.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiri ofiziala, eta hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izateko kontuan hartzen diren familia-unitateko beste kideena.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria. Hala badagokio, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa.
  • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko, Administrazioak egokitzat jotzen dituen gainerako dokumentuak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA