Etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileen artean botiken erabilera optimizatzeko programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Botiken erabilera optimizatzeko, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua da, Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez.

NORK ESKA DEZAKE?

Elgoibarko Udalak eskaintzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileek edo horien ezkontekideek zein bikotekideek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren kopiarekin batera.
  • Ezintasunen bat izanez gero, eskaera interesdunaren izenean aurkeztu duen pertsonak duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Pazientearen Baimen Informatua, Gizarte Zerbitzuen Sailean bete beharrekoa. Agiri honen bidez, interesdunak baimena emango dio farmazia jakin bati botikak prestatzeko, dosifikazio sistema pertsonalizatuaren arabera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
            • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
              ELGOIBAR

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena. -

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskatzailea Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzailea dela ziurtatzea.
            2. Gizarte Langilearen txostena/proposamena
            3. Pazientearen Baimen Informatua erabiltzaileari behar bezala beteta ematea, botikara eraman dezan.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Botikarien Elkargoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

            OHARRAK

            • Gizarte Zerbitzuen onarpena behar du.
            • Informazioaren balio-aldia bat etorriko da lankidetza hitzarmenak duen iraupenarekin.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.