Mendekotasun egoeran dauden adinekoak eguneko zentroan sartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren mailari ahalik eta hobekien eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 65 urte duten pertsonak.
  • Mendekotasun egoera aitortua dutenak.
  • Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta daudenak.
  • Nazionalitate espainola dutenak eta estatuan gutxienez 5 urtez bizi izan direnak, horietatik 2 urte, behintzat, eskaera aurkeztu aurrekoak izan beharko dira.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena izan beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnaren bidez egindakoa.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiri ofiziala, eta hala badagokio, eskatzen den baliabidean sartu ahal izateko kontuan hartzen diren familia-unitateko gainerako kideena.
  • Hala badagokio, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria. Hala badagokio, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa.
  • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen gainerako dokumentuak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA