Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza eta prebentzio izaerako zerbitzu bat da, mendetasun egoeran edo mendetasun arriskuan dagoen erabiltzaileari bizilekuan jarraitzeko laguntza ematea xede duena. Hala, etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza emango zaio, bizilekuan bertan moldatu eta ingurune komunitarioan integratzeko, eta hartara, isolamendu egoerak sahiesteko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Autonomia galtzearen ondorioz, beraien etxean bizi izaten jarraitu ahal izateko oinarrizkoak diren etxeko lanak egiteko aldi baterako laguntza edo laguntza iraunkorra behar duten pertsonak. Zehazki, honako pertsona hauei eskainiko zaie laguntza:
    • Autonomia pertsonalaren arloan zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonei.
    • Mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden pertsonei edo autonomia pertsonalerako zailtasunak dituztenei.
    • Arestian aipatutako taldeetan sartuta ez badaude ere, Udalaren organo eskudunak berariaz baimentzen dituen pertsonei.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin batera.
  • Ezintasunen bat izanez gero, eskaera interesdunaren izenean aurkeztu duen pertsonak duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Familia-liburua, bidezkoa bada.
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentazioa (diru-sarrerak eta ondarea): nominak; PEFZaren aitorpena edo eta hori aurkezteko beharrik ez duela egiaztatzen duen agiria; pentsioen, erakundeen laguntzen, bankuetako saldo eta mugimenduen, ondasunen... egiaztagiriak.
  • Baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen gainerako dokumentuak

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
            • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
              ELGOIBAR

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Zerbitzuaren kostua Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta erabiltzaileen artean banatzen da. Erabiltzaileek zenbateko bat ordaintzen dute, ahalmen ekonomikoaren arabera.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            2. Etxebizitzan bisita egitea.
            3. Gizarte Langilearen txostena/proposamena.
            4. Eskaera organo eskudunari helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

            OHARRAK

            • Gizarte Zerbitzuen onarpena behar du.
            • Informazioaren balio-epea: Erabiltzaileari dagokion ekarpen ekonomikoa urtero kalkulatuko da. Horretarako, dokumentazio eguneratua aurkeztu beharko da.
            • Zerbitzuko erabiltzaileek, Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, botiken erabilera optimizatzeko zerbitzua erabili ahal izango dute.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.