Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoa (BETION) jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntzazko zerbitzu teknikoa da, telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan erabiltzaileei arreta zentro batekin harremanetan jartzeko aukera ematen diena; eta berariaz kualifikatuta dauden langileak dituena, erabiltzaileek izan ditzaketen larrialdiei aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Bakarrik bizi diren edo eguneko denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonek.
  • Bizikidetza unitate baten parte diren eta babesik gabeko, mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonek.
  • Aurreko egoeretako batean ez dauden pertsonek, baldin eta telelaguntza zerbitzuaren bidez ase daitezkeen premiak dituztela egiaztatzen badute. Horretarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako gizarte-txostena aurkeztu beharko dute.

Eta horretaz gain:

  • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egon behar dute.
  • Etxean telefono linea izan behar dute
  • Telelaguntza ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izan behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANaren kopia.
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, pertsona horren ordezkaritza egiaztatzen duten egiaztagiria aurkeztu beharko da tramiteak egiteko, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren kopiarekin batera.
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Familia-medikuak betetako Osasun-fitxa.
  • Osasun txartela.
  • Telelaguntza zerbitzuaren ordainketa bankuan helbideratzeko kontu zenbakia.
  • Telelaguntza zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek errentaren, diru-sarreren eta haien izenean dauden ondasun higiezinen gaineko azken aitorpena aurkeztu beharko dute; edo bestela, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako gizarte sailari baimena emango diote bai beharrezkoak diren kontsultak egiteko, bai dagokion zerga-administrazioan eskatzailearen egoera ekonomikoari eta fiskalari buruzko beharrezko datuak eskatzeko.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • Tramiteak egiteko baimena. EJ TEEE
  • Osasun fitxa EJ
  • NON ESKATZEN DA?

            Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea:
          • Bertara joanda, telefonoz (943 741050), edo e postaz (arreta@elgoibar.eus)
            ELGOIBAR

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dute kudeaketaren kostua. Dena dela, erabiltzaileek zerbitzua Eusko Jaurlaritzari ordaindu behar diote, diru-sarreren arabera.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Dokumentazioa aztertzea, baldintzak betetzen direla ziurtatzea, zerbitzuagatik ordaindu beharreko diru-kopurua zehaztea, eta besteak beste, gizarte txostena eranstea.
          2. Behin aurreko urratsa eginda, hori jasota uztea dagokion pertsonaren espedientearen jarraipen fitxan.
          3. Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailera igorri behar dira, bertan izapidetu ditzaten.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ONGIZATE - Gizarte Ongizate

          OHARRAK

          • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak onartu behar du.
          • Informazioa baliozkoa izango da dekretuak indarrean dirauen bitartean.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.