Biztanleen udal erroldan helbidearen aldaketa jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko udalerrian gertatzen diren helbide aldaketak Biztanleen Udal Erroldan jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Cualquier persona mayor de edad o menor emancipado que resida habitualmente en Elgoibar y cambie de domicilio dentro del municipio.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

1. ERROLDAKO DATUAK ALDATZEKO ESKAERA

  • Bertan, baja ematen dueneko helbide eta helbide berria jasoko dira, eta beharrezkoa baldin bada, jabearen, errentariaren edo adin nagusiko senideren baten berariazko baimena.

2. IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Erroldatzen diren pertsona guztien NANaren originala (nahitaezkoa 16 urtetik aurrera).
  • Adingabeak badira, familia-liburuaren originala. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren edo adingabearen tutoretzaren baimena egiaztatu beharko da.
  • Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, Tramiteak egiteko baimena aurkeztuko da ordezkariaren eta interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren originalarekin batera. Adingabea izanez gero, familia- liburuaren originala aurkeztu beharko da.
  • Tramiteak egiteko baimena: Beste pertsona baten izenean izapideak egiteko baimena.

3. ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiri originala. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.
  • Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako egoitza-txartela aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena). Halakorik izan ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (originala eta indarrean dagoena). (Beste herrialde batzuetako bizileku- txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

4. ETXEBIZITZAREN AGIRIAK

4.1. Etxebizitzaren jabeak ondokoak aurkeztu beharko ditu:

  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
  • Etxebizitza jabetza araubidearen bitartez okupatzen baldin bada, salmentako eskritura publikoaren originala eta kopia aurkeztu ahal izango ditu.

4.2. Etxebizitzaren maizter direnek, ondokoa aurkeztu beharko dute:

  • Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Etxebizitza alokairuaren araubidearen bitartez okupatzen baldin bada, indarrean dagoen alokairu kontratuaren originala eta kopia aurkeztu beharko dira. Azpierrentamenduen kasuan, beharrezkoa izango da etxebizitzaren jabearen baimena izatea.

4.3. 16 urtetik gorakoak familiaren etxebizitzara itzultzea:

  • Etxebizitzan bizi diren adin nagusikoen berariazko baimena eta horien guztien nortasun agiri originala.

4.4. Etxebizitza batean alta ematea ez jabe, ez maizter ez denari eta familiaren etxebizitzara itzultzen ez denari:

  • Etxebizitzaren batean bizi izanik, etxebizitza horren jabea eta maizterra ere ez baldin bazara, jabeak edo errentariak sinatutako baimen-agiria aurkeztu beharko duzu. Etxebizitzaren jabeak maizterrari, baimenik izan gabe, etxearen erabilera hirugarrengoei lagatzea debekatu baldin badio, jabearen baimena erantsi beharko da. Salbuespen gisa, ohiko bizilekua udalerrian duela egiaztatzen duen agiririk izan gabe ere, erroldako alta eskatu ahal izango da. Kasu horretan, Udalak, arestiko inguruabarra egiaztatu ostean, alta emango du.

4.5. Adingabeen kasuan

  • Familia liburuaren originala eta kopia eta jaiotza agiria, aitaren eta amaren lege ordezkaritza egiaztatzeko.
  • Horretaz gain, adingabeak 16 urte beteta baldin baditu, nahitaezkoa izango da NANa, egoitza baimena edo indarrean dagoen pasaporte originala aurkeztea. Erkidegoko adingabeak baldin badira, jatorrizko herrialdeak jaulki duen eta indarrean dagoen nortasun agiri nazionalarekin identifikatu ahal izango da.
  • Espainian jaio den 16 urtetik beherako atzerritar adingabea baldin bada, eta egoitza baimenik edo indarrean dagoen pasaporterik ez badu, familia liburuaren edo jaiotza agiri originalen bidez identifikatu ahal izango da.
  • Gurasoek adingabea familiarena ez de helbideren batean erroldatu nahi baldin badute, gainera, aitak eta amak sinatutako baimena eta etxebizitzaren jabeak edo errentariak sinatutako baimena aurkeztu beharko dute.
  • Adingabea gurasoetako batekin bakarrik (aita edo ama) erroldatu nahi baldin bada, zaintza eta babesa gurasoetakoren bati ematen dion sententziaren originala eta kopia aurkeztu beharko dira, edo bestela, beste gurasoak sinatutako baimena, nortasun agiriaren kopiarekin batera. Salbuespen gisa, guraso bakar baten (aita edo ama) aitorpen erantzulea onartu ahal izango da, baldin eta beste gurasoaren baimena eskuratu ezin bada.
  • Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko dute.

4.6. Salbuespen gisa, ohiko bizilekua etxe baten duela egiaztatuko duen dokumentaziorik edo titulu juridikorik izan ez arren, erroldan alta emateko eskatu ahal izango da. Kasu hauetan alta ez da berehala emango. Interesdunak bizilekua esandako helbidean duela egiaztatuko du Udalak dagozkion txostenen bidez, eta ondoren, onartuko du alta ematea.

  • Interesdunak zein herri edo herrialdetatik datorren adierazi beharko du.

5. ADINGABEEN KASUAN:

  • Familia liburuaren originala eta kopia eta jaiotza egiaztagiria, aitaren eta amaren lege-ordezkaritza egiaztatzeko.
  • Adingabeak 16 urte beteta baditu, horretaz gain, nahitaezkoa izango da NANa, egoitza baimena edo indarrean dagoen pasaporte originala aurkeztea. Erkidegoko adingabeak baldin badira, jatorrizko herrialdeak jaulki duen eta indarrean dagoen nortasun agiriaren bidez identifikatu ahal izango dira.
  • Espainian jaio den eta egoitza baimena edo indarrean dagoen pasaportea ez duen 16 urtetik beherako adingabea baldin bada, familia liburuaren edo jaiotza egiaztagiriaren bitartez identifikatu ahal izango da.
  • Gurasoek adingabea familiarena ez den beste helbideren batean erroldatu nahi baldin badute, gainera, aitak eta amak sinatutako baimena eta etxebizitzaren jabeak edo errentariak sinatutako baimena erantsi beharko dituzte.
  • Adingabea gurasoetako batekin bakarrik (ama edo aita) erroldatu nahi baldin bada, zaintza eta babesa gurasoetakoren bati ematen dion sententzia judizialaren originala eta kopia aurkeztu beharko dira, edo bestela, beste gurasoak sinatutako baimena, identifikazio agiriaren kopiarekin batera. Salbuespen gisa, beste gurasoaren baimena eskuratzea ezinezkoa baldin bada, guraso bakar baten (ama edo aita) aitorpen erantzulea onartuko da.

6. Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko dute.

7. Ezgaituta dagoen adineko pertsona baten errolda helbidea aldatzeko, dagokion sententzia judizialaren originala eta kopia aurkeztu beharko dira.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Alta egiteko eskaera eta aipatzen diren gainerako agiriak hartzea, egiaztatzea eta eskaneatzea. Erroldako datuak aldatzeko eskaera jasotzea gainerako agiriekin batera.
            2. Agiriak eta eskaera adin nagusiko guztiek sinatu dituztela egiaztatzea.
            3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea.
            4. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartzea eta eskaera-orria erregistroan jasotzea.
            5. Agiriak artxibatzea.
            6. Aldaketari ezezkoa emanez gero, eskatzaileari ebazpen arrazoitua ematea eta jakinaraztea.
            7. Helbide aldaketa Estatistika Institutu Nazionalari (INE) telematikoki jakinaraztea, hileroko truke-fitxategiaren bitartez. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak INEren datuak kargatuko ditu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            Egoitza aldaketak Elgoibarko Biztanleen Erroldari bakarrik eragingo dio, eta zeharka, INEren bitartez, Hauteskunde Erroldaren Bulegoari ere bai.

            Erroldako helbidea aldatzeak ez du esan nahi herritarraren zerga helbidea aldatuko denik, salbu eta, eskatzaileak, X batez markatuta, aurkakoa adierazten duenean. Gainerako Herri Administrazioek (Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Gipuzkoako Foru Aldundia...) kudeatutako datuak ere ez dira aldatuko.

            Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publikoei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.