Biztanleen udal erroldan heriotzagatik baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hil den pertsona bati biztanleen udal-erroldatik baja emateko eskatzea, tramitea prozedura arruntaren bidez egin gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Adin nagusikoak diren pertsona edo adingabe burujabe guztiek, baldin eta hil den herritarraren senide badira, edo prozeduran interesen bat badute. Bestela, horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. IDENTIFIKAZIO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo egoitza baimen originala.
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria, indarrean dagoena, aurkeztu beharko dute; eta AIZ jasota dagoeneko Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude, hori egiaztatzen duen agiri originala. Inskripzioa, gehienbat, AIZrekin emango da.
  • Beste estatu batzuetako naziotasuna duten herritarrek Espainiako agintaritzek emandako egoitza txartela, indarrean dagoena, aurkeztu beharko dute. Halakorik izan ezean, haien herrialdeko pasaportea, indarrean dagoena, aurkeztu ahalko dute (beste herrialdeetako bizileku- txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

2. Heriotza-ziurtagiri originala

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Baja emateko eskaera eta aipatzen diren gainerako agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea
            2. Eskatzailearen datuak egiaztatzea.
            3. Heriotza-ziurtagiria jasotzea.
            4. Heriotza-ziurtagiriaren fotokopia egitea.
            5. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea
            6. Artxibatzea
            7. Estatistika Institutu Nazionalari (INE) baja telematikoaki aditzera ematea, hileroko truke-fitxategiaren bitartez. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak INEren datuak kargatuko ditu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            Heriotzagatiko bajak Biztanleen Udal Erroldari bakarrik eragiten dio; eta zeharka, INEren bitartez, Hauteskunde Erroldaren Bulegoari ere bai.

            Heriotza dela eta Erroldan baja emateak ez du esan nahi gainerako Herri Administrazioek (Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) kudeatutako datuak aldatue gingo direnik.

            Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publiko batzuei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.